NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

INGETEAMek INGEDRIVE abiadura-erregulagailuak ziurtatu ditu gure laborategietan

2019.04.04

Saiakuntzetan, ULko ikuskatzaile bat izan zen, produktuaren ziurtapen-prozesua osatzeko

INGETEAM enpresa munduko lider da potentzia-erregulagailuak fabrikatzen, eta TECNALIAren laborategietan ziurtatu ditu INGEDRIVE erdi-tentsioko abiadura-erregulagailuak; airez hoztutako tresnak dira, eta 250 kW - 11 MW bitarteko potentziekin eta 4,16-6,6 kV bitarteko tentsioekin lan egiten dute.

Saiakuntzak Zamudion egin dira, TECNALIAren Electrical Labs laborategietan, eta ULko ikuskatzaile bat izan zen bertan, produktua ziurtatzeko prozesua osatzeko.

Zerbitzu akreditatuak

Gure laborategiek zerbitzu akreditatuak ematen dizkiete mundu osoko bezeroei banaketa- eta garraio-sareetako ekipamendu elektrikoen adostasuna ebaluatzeko, nazioartean dugun aintzatespenari esker.

Instalazioetan daude, besteak beste: potentzia-laborategi bat, 300 MVAkoa, behe- eta erdi-tentsioko ekipamenduetarako; goi-tentsioko laborategi bat, 220 kV arteko ekipamenduen saiakuntzak egiteko; tamaina handiko ganbera klimatikoak, tamaina handiko ekipamenduetarako (behe-tentsioko koadroak, zelulak, transformagailuak, etab.), eta maiztasun aldagarriko erresonantzia-sistema bat, goi-tentsioko kableak martxan jartzeko saiakuntzak egiteko.

Harremanetarako 

Aitor Kortajarena

TECNALIAko Electric Labsen zuzendaria


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: