NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Erresuma Batuarekin lankidetza teknologikoan jarduteko aukera bila

2018.11.30

Material aurreratuei buruzko laneko topaketa Britainia Handiko 14 enpresarekin

Britainia Handiko 14 enpresa eta teknologia-zentrotako ordezkariekin jarduteko aukera izan dugu TECNALIAn azaroaren 27an eta 28an, alde bien ahalmenak oinarri harturik lankidetza teknologikorako aukera berriak aztertzeko. Batez ere material aurreratuen alorrean dauden aukerak aztertu dira, Erresuma Batuko estrategia industrialaren giltzarria baita arlo hori.

Espainiako iparralderako Department for International Trade (DIT)sailaren zuzendari eta Bilboko britainiar kontsul Nick Greenwoodekin elkarlanean antolatu zen topaketa. Erresuma Batuko Industria Ministerioko Aeronautika, Automobilgintza eta Defentsa saileko azterketa sektorialeko arduradun Laia Turró Llopart eta Nick Greenwood "Erresuma Batuaren estrategia industrialaz" jardun ziren TECNALIAKO patronatuko kideekin.

Britainia Handiko 14 enpresa eta teknologia-zentrotako ordezkariak ere bildu ziren TECNALIAko ikertzaileekin, eta gure ikerketa eta garapen teknologikoko zentroko instalazio esanguratsuenetako batzuk ikusi zituzten, lankidetza teknologikorako aukera bila betiere.


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: