NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Hitzarmen bat sinatu dugu Akitania Berriarekin 4.0 industria eta energia berriztagarriaren, zibersegurtasunaren eta osasuna eta zahartzearen eremuak sustatzeko

2019.04.09

Hitzarmenari esker, Akitania Berriaren industria- eta ikerketa-ehunaren lehiakortasuna indartu ahal izango da TECNALIAren ahalmen zientifiko eta teknologikoaren laguntzaz

Ezkerretik eskuinera: Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko eta Azpiegituretako sailburua; Alain Rousset, Akitania Berriko Eskualde Kontseiluko lehendakaria; eta Emiliano López Atxurra,TECNALIAko lehendakaria.

Hurbiltasun geografiko, kultural eta politikoari eta TECNALIAk Frantzian —eta, zehazki, Akitanian— egin duen ibilbide sendoari esker, aukera izan da Akitania Berriko Eskualde Kontseiluarekiko harremana estutzeko.

4.0 industria, energia berriztagarriak, zibersegurtasuna eta osasuna eta zahartzea jardun-eremuetan, besteak beste, zenbait proiektu garatuko dira, batzuk indibidualak, eta beste batzuk, berriz, tokiko eragileekin lankidetzan garatzekoak, Akitaniako enpresek dituzten  erronka teknologikoei erantzuteko.

Datozen hilabeteetan, TECNALIAk bulego berri bat izango du Bordelen, hitzarmeneko konpromisoak martxan jartzeko.

Hitzarmena aurkezteko ekitaldian, hauek guztiek hartu dute parte: Alain Rousset, Akitania Berriko Eskualde Kontseiluko lehendakaria; Gérard Blanchard, Akitania Berriko Eskualde Kontseiluko lehendakariordea eta goi-mailako ikasketen eta ikerketaren arduraduna; Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko eta Azpiegituretako sailburua; Emiliano López Atxurra, TECNALIAko lehendakaria; Thibaut Richebois, Akitania Berriko Ekonomia eta Ingurune Garapeneko zuzendari ondokoa; eta Iñaki San Sebastián, TECNALIAko CEOa eta EARTOko lehendakariordea. Gainera,  Akitania Berriko zenbait enpresak eta erakundek ere parte hartu dute ekitaldian.

Argibide gehiago prentsa-oharrari buruz

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: