NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

INCIBEk Ciberemprende 2019 jarri du martxan: 36.000 euro saritan

2019.07.03

Aurkeztu zibersegurtasunaren inguruko ideia bat irailaren bata baino lehen

Ciberemprende ekimena Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalarena (INCIBE) da, eta izaera ekintzailea duten pertsonei zuzendua dago. Zibersegurtasunaren alorreko talentu berritzailea erakartzeko eta sustatzeko asmoz, “hazi fasean” dauden proiektuen eta ideien lehiaketa bat antolatu du, negozio-proiektuak garatzeko aukera izan dezaten.

Zibersegurtasunaren alorrean aritzen diren eta izaeraz ekintzaileak diren pertsonak bilatzen ditu programak, datozen tokitik datozela: unibertsitatea, beste hezkuntza-zentroren bat, ikerketa-erakundeak, zentro teknologikoak, enpresak, etab. Ideia berritzaile bat duen eta bere enpresa-proiektua garatzeko laguntza behar duen orori zuzendua dago.

10 ideiarik onenek 1.800 € jasoko dituzte proiektuko. Programa amaitzeko, Demo Day bat egingo da, non sari hauek emango baitzaizkie hiru ideia onenei: 

  • 1. saria: 8.000 €.
  • 2. saria: 6.000 €.
  • 3. saria: 4.000 €. 

Argibide gehiago

Joan Ciberemprende-ren webgunera

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: