NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Mugaz gaindiko bi lankidetza-laborategi berritan parte hartzen dugu

2018.12.03

Aplikazio matematikoak eta zementua oinarri duten materialak dituzte ikergai

Mugaz gaindiko bi lankidetza-laborategi berri jarri ditugu martxan. Euskampus-Bordeaux egunean sinatu dira lankidetzak. Topaketan, EHUk eta Bordeleko Unibertsitateak sustatzen duten Mugaz Gaindiko Euskampus-Bordeaux campuseko 230 ikertzailek hartu dute parte, bai eta TECNALIAko eta Donostia International Physics Center (DIPC) zentroko arduradun eta ikertzaileek ere (Euskampus proiektuan parte hartzen duten beste bi erakundeak dira horiek).

Mugaz gaindiko lankidetza-laborategiak

TRANSMATH matematikaren eta matematikako aplikazioen mugaz gaindiko lankidetza-laborategian, erakunde hauek hartzen dute parte TECNALIArekin batera: EHU, Matematika Aplikatuko Euskal Zentroa (BCAM), Bordeleko Unibertsitatea, Frantziako Ikerketa Zientifikorako Zentro Nazionala (CNRS) eta Bordeleko Institutu Politeknikoa (Bordeaux INP).

BASKRETE zementu-oinarriko materialen zientzia eta teknologiako mugaz gaindiko lankidetza-laborategian, berriz, TECNALIArekin batera, erakunde hauek hartzen dute parte: EHU, DIPC, Diseinu eta Ingeniaritza Molekularreko Bikaintasuneko Euskal Zentroa (POLYMAT), Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorena (CSC), Bordeleko Unibertsitatea eta CNRS.

Mugaz gaindiko bi lankidetza-laborategi berri horien aurretik bazeuden beste bi ere: A ENIGME fabrikazio aurreratuko laborategia eta Quantum ChemPhys eskala kuantikoko fisika eta kimika teorikoen laborategia.

Joan den azaroaren 30ean egin zen Euskampus-Bordeaux Eguna, Donostian. Han, beren sei jakintza-poloetan zer aurrerapen eta erronkari ekin behar dieten azaldu zuten ikertzaileek: ezagutza eta berrikuntzako ekosistema bat osatzen dute, eta elkarlanean ikertzen aritzen dira hainbat eragile, unibertsitatearen esparrukoak, zentro teknologikoetakoak, ikerketa-zentroetakoak, institutu biosanitarioetakoak eta gizarte zibilekoak.

Jakintza-poloak

Itsas energia, osasunaren zientzia eta teknologia, 4.0 industria, lurralde osasungarri eta jasangarriak, material aurreratuak eta eraldaketa digitala dira jakintza-poloetako sei esparru gakoak.

Informazio gehiago

Euskampus-Bordeaux Eguna

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: