NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

TECNALIAko lau ikertzaileren lana aintzatetsi du Eusko Jaurlaritzak

2018.11.21

Ekitaldia gaur egin da Gasteizen, lehendakaria buru zela

Yolanda De Miguel, Joshué Manuel Pérez Rastelli, Ander Ramos Murguialda eta Eider Robles Sestafe hautatu ditu Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko zentro teknologikoetako eta ikerketa-zentro kooperatiboetako (IZK) beste 17 ikertzailerekin batera, lehendakariarekin topaketa pribatu bat izateko, eta, ondoren, ekitaldi publiko batean haien ikertzaile-lana aintzatesteko

Ekitaldi horretan aitotu diete lana ondo eta gogor egitea, ilusioa izatea, teknologia- eta ikerketa-zentroak gero eta bikainagoak izaten laguntzea eta, oro har, Euskadi hobetzeko egiten duten ekarpena.  

Ikerketaren aintzatespena

TECNALIA oso harro dago bere lau ikertzaileri aitortu dietelako ikerketa-lan bikaina egitea eta Euskadiko garapen ekonomikoari eta sozialari laguntzea.

Yolanda de Miguel doktorea: Kimika zientzietan lizentziaduna, eta Kimika Organikoko Doktorea (Imperial College, Londreseko Unibertsitatea). 1997an, doktoratu osteko ikerketa bat egin zuen Cambridge-ko Unibertsitatean (EB). Egun, nanomaterialen arlora bideratu du bere espezialitate-eremua, eta, besteak beste, gai hauen inguruan lan egiten du: nanopartikulen sintesia eta funtzionalizazioa, estaldura nanoegituratuak, material hibrido organikoak eta inorganikoak eta fotokatalisia. Gainera, argitalpen ugari egin ditu, eta zazpi doktore-tesi zuzendu ditu (guztiak emaitza onarekin). Halaber, nanoteknologian egindako ikerketa-lanarekin erlazionatutako bost patente garatu ditu, eta patenteak ustiatzera bideratutako spin-off bat sortzen lagundu du. 100 txosten zientifiko baino gehiagoren egilea edo egilekidea izan da.

Joshué M. Pérez Rastelli doktorea: Ingeniaritza elektronikoa ikasi zuen Simon Bolívar Unibertsitatean (Caracas, Venezuela, 2007). Elektronikan masterra eta kontrol-sistemetan eta automatikan doktorea (Madrilgo Complutense Unibertsitatea, 2009 eta 2012, hurrenez hurren). “Ibilgailu autonomoen kontrol-agenteak hiriguneetan eta autobideetan” izenburua duen doktore-tesia egin zuen CSICen (Madril) eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan, AUTOPIA taldearen barruan.  Automatikako Espainiako Batzordeak (AEB) kontrol adimendunari buruzko tesi onenari emandako saria jaso zuen han, 2012an. IEEE IV, IEEE ITSC eta IEEE ICVES-en editore elkartua da, baita IEEE Intelligent Transportation Systems Magazine delakoarena ere. Horrez gain, Automobiletako sistema adimendunak eta arauak ikasgairako irakasle gonbidatua da Tours-eko Unibertsitatean (Frantzia) eta Deustuko Unibertsitatean. Gidatze automatizatuarekin, ADASekin (advanced driver-assistance systems) eta maniobra kooperatiboekin erlazionatutako 120 argitalpen zientifiko baino gehiago egin ditu. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko bost tesi zuzentzen ari da.

Ander Ramos doktorea: Ingeniaritza Mekanikoan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean (Donostia) eta Ingeniaritza Industrialeko master zientifiko bat egin zuen erakunde berean. Biomedikuntza Ingeniaritzako gradu zientifikoko masterra jaso zuen Munich-eko Unibertsitate Teknikoan (Alemania) eta Johns Hopkins Unibertsitatean (Baltimore, AEB) amaitu zuen gradua, 2007an. Gaur egun, TECNALIAko Osasun arloko Neuroteknologia guneko liderra da. Gailu medikoen sektore industrialera bidera daitezkeen teknologia berriak sortzen dihardu, eta orobat gaixotasunen edo istripuen eraginez agertzen diren funtzionalitate-arazoak konpontzeko neurona-interfazeen sistema berriak garatzen ere. Halaber, doktoretza osteko ikertzailea da eta Neuroprotesis taldearen burua Medical and Behavioral Neurobiology Institutuan (Tübingen-eko Unibertsitatea, Alemania), eta, aldi berean, TECNALIA Alemaniaren lotuneko zuzendaria da.

Eider Robles doktorea: Automatika eta Elektronika Industrialeko Ingeniaritzan lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea), doktorea (IGET, Euskal Herriko Unibertsitatean), eta 2009/2010 deialdiko aparteko doktoretza-sariaren irabazlea. 2012az geroztik, EHUko Automatika eta Sistema Ingeniaritzako Saileko irakasle elkartua da. 2013az geroztik, TECNALIAko Energia eta Ingurumena saileko Itsas Energien alorreko ikertzaile seniorra da. Itsas energiaren eta energia eolikoaren offshore kaptadoreen kontrolaren inguruan ari da lanean, itsas energiaren kontrolaren taldea koordinatzen du eta itsas energiaren eta energia eolikoaren offshore kaptadoreen sareak diseinatzeko, kontrolatzeko eta sarean txertatzeko ikerketa-proiektuetan parte hartzen du. 50 argitalpen zientifiko indexaturen egilea da, eta kongresuetan egindako ia 50 ekarpenetan parte hartu du. Doktore tesi bat eta master amaierako bi proiektu zuzentzen lagundu du. 30 txosten zientifiko baino gehiagoren egilea edo egilekidea izan da.


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: