NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Zentral hidroelektriko baten huste-kableen egoeraren diagnostiko bat aurkeztu dugu, ICHVE azokan

2019.01.29

Artikulua Aitor Kortajarenak, Imanol Loureirok eta Mikel Saralegik idatzi dute

Joan den irailean, Atenasen (Grezia), ICHVE azoka egin zen. Goi-tentsioko ingeniaritzari eta aplikazioei buruzko IEEE Nazioarteko Kongresuaren seigarren edizioa izan zen. Bi urtez behin egiten da, IEEE DEISek eta CIGRÉk antolatuta, aldiro hiri desberdin batean (mundu mailan).

Hiri hauetan egin dira aurreko edizioak: Chongqing, Txina (2008); New Orleans, Estatu Batuak (2010); Shanghai, Txina (2012); Poznan, Polonia (2014) eta Chengdu, Txina (2016).

TECNALIA Electrical Labs

Azken edizioan, 340 artikulu inguru aurkeztu dira lau egunean. TECNALIA Electrical Labs-ek aktiboki hartu du parte kongresuan, eta "Condition assessment of 230 kV cables at a power plant. Study of remaining life and life extension” artikulua aurkeztu du.

Artikulu horretan, Antioquiako (Kolonbia) zentral hidroelektriko bateko huste-kableen egoera diagnostikatzeko eta ebaluatzeko lanak jaso dira. Orobat sartu dira hondar-bizitzaren azterketa bat eta bizia luzatzeko plan bat. Saiakuntzen alorreko arduradun Aitor Kortajarenak aurkeztu zuen.

   

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: