NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Web-Probak Selenium Webdriver-ekin kudeatzeko ikastaroa

2018.03.20 - 2018.03.21

Tokia: Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, 204 eraikina, TECNALIA, Derio
Data: 2018.03.20 - 2018.03.21
Ordutegia: De 9:30 a 17:30
Iraupena: 15 ordu
Antolatzailea: TECNALIA
Prezioa: 500 + BEZa
Nuria Quintano
Nuria.Quintano@tecnalia.com

Web-Probak Selenium Webdriver-ekin kudeatzeko ikastaroak proben automatizazioaren ikuspegi osoa eta sakona emango dio parte-hartzaileari. Proben automatizazioa SCRUM printzipioen esparruan egiten diren web-aplikazioen garapenetako jardunbide berritzaile bat da. Bi egunez, xehe azalduko da nola automatizatzen diren web-probak kode irekiko plataforma horren bidez, eta beste alderdi garrantzitsu batzuekin osatuko da, hala nola integrazio jarraitua, probek zuzendutako garapena (TDD), lengoaia errazekin probak zehaztea (Cucumber/Gherkin) eta automatizazioaren egitekoa esparru bizkorretan (hala nola SCRUM) lan egiten duten ekipoetan.

EDUKIA 

  • Proben automatizazioa eta Scrum
  • Selenium IDE / RC / WebDriver. Kontzeptu aurreratuak
  • Selenium GRID
  • JUnit / TestNG, ANT: exekuzioa eta txostenak sortzea
  • Integrazio jarraitua Jenkins-ekin
  • Datuek zuzenduta (data-driven) lan egiteko esparrua
  • Esparru hibridoa (teklatua + datuek zuzendutakoa)
  • Orri- eta fabrika-ereduak
  • Arakatzaile eta sistema eragile anizkoitzen adibideak
  • Gherkin lengoaia, proben zehaztapen funtzionala egiteko
  • Cucumber JVMren adibideak, portaerak zuzendutako garapena (BDD) egiteko esparru gisa
  • Integrazioa SauceLabs-ekin
  • Adibideak eta ariketak

INFORMAZIO GEHIAGO

Prezioa, 500 € + BEZa (bazkaria barne), parte-hartzaile bakoitzeko. Laguntzak eskuratu daitezke Tripartita fundazioaren bidez.


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: