NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

RTO Innovation Summit 2020

2020.11.18 - 2020.11.19

Tokia: Brusela
Data: 2020.11.18 - 2020.11.19

Europako ikerketa- eta teknologia-erakunde nagusietako hamarrek «Industria-teknologien etorkizuneko berrikuntzari buruzko 2. goi-bilera» aurkeztu dute. 2020ko azaroaren 18an eta 19an egingo da, Bruselan.

Goi-bilera horretan parte hartzera gonbidatzen zaitu TECNALIAk. Ikerketa aplikatuak eta berrikuntzak gizartearen zerbitzura jarritako soluzioak eta puntako teknologia izango ditugu aztergai

Horrekin batera, hiru alor ikertuko ditugu: «Europako itun ekologikoa», «Aro digitalera egokitutako Europa» eta «Industria-lehiakortasuna»; horretaz gain, teknologian oinarritutako soluzio espezifikoak aurkeztuko ditugu, gaur egun ditugun erronka sozial eta ekonomiko nagusiei erantzun ahal izateko.

Zatoz Europako erakundeen, industria eta ikerketa aplikatuaren eta berrikuntzaren ordezkarien plataforma esklusibo honetara. Gorde eguna!

https://thertoinnovationsummit.eu

ANTOLATZAILEEI BURUZ

Europako ekonomiaren aldeko soluzioak garatzeko enpresa handiekin eta ETE-ekin lankidetza estuan diharduten Europa osoko 50.000 ikertzaile baino gehiago ordezkatzen ditugu. Urteetan zehar, milaka proiektutan parte hartu dugu Europako ikerketako esparru-programen barruan, eta adituak gara baterako sorkuntzan eta industria-berrikuntzan. Ikerketa aplikatua eta berrikuntza dira gure negozioa; bai eta Europako industriaren? arrakastaren gakoa ere. Erronka ugari ditugu —hala nola klima-aldaketa, lehia globala, eraldaketa digitala eta aldaketa demografikoa—, eta, ondorioz, ezinbestekoa da soluzioak batera eta Europa mailan hartzea. Horregatik, gure indarrak batu ditugu Europan eta Europarako garatutako teknologiekin jarraitu beharreko bidea erakusteko.

ORGANIZERS

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2020 Tecnalia.. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua, 2. E-20009 Donostia (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: