NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Materialen zientzia eta teknologia IV. kongresua

2018.07.02 - 2018.07.03

Tokia: Donostia (Ibaeta): Ceit-IK4 eta Tecnun
Data: 2018.07.02 - 2018.07.03
Antolatzailea: CEIT eta TECNUN

Materialen Zientzia eta Teknologia IV. kongresuaren aurreko hiru edizioen arrakastaren ondoren, Donostiako Ceit-IK4-k eta Tecnun-Nafarroako Unibertsitateak, elkarlanean, Materialen Zientzia eta Teknologia IV kongresuan http://mzt.eus/ parte hartzeko deia egiten dute. TECNALIAk kongresuaren batzorde zientifikoan ordezkari bat duenez, bere inguruko lankide eta ikertzaileoi lanak aurkeztera edo kongresura bertaratzera animatu nahi dizue.

Alor honetan, ekimen honek Euskal Herriko produkzio zientifikoaren eta teknologia berrien erakustoki bihurtzea du helburu, besteak beste. Halaber, bi jarduera horien uztarketaz, material aurreratuekin fabrikatutako produktu eta prozesu berritzaile zein adimentsuen sorrerarako behatoki eta eragile ere izan nahi du. Garapen hauen ezarpena bultzatu nahi da Euskal Herrian aski garatuak dauzkagun honako sektore eta alor industrialetan:

  • Garraio, automozio, aeronautika, trengintza, untzigintza, metal eta makina herramintan, besteak beste, fabrikazio aurreratuan oinarritutako estrategiari keinu eginez.
  • Energia sektorean eta balio katea osatzen duten alor guztietan: energia-sorkuntzatik hasi eta metatze eta banaketa arterainokoetan. Kongresuan, bereziki, zerbitzu-baldintza bortitzetan lan egin behar duten material berrien diseinuaren eta portaeraren inguruko ikerkuntza eta garapen-lanei egingo zaie tartea.
  • Aipatutako sektoreetako hainbat aplikaziotan txertatu den fabrikazio gehigarria teknologian: honetarako bereziki diseinatu, fabrikatu eta eraldatu behar diren materialen inguruko ikerkuntza eta garapena ere aztergai izango ditugu topaketa honetan.
  • Biozientziaren aurrerapenaren ardatz diren biomaterialetan.

Ikusgaitasuna eman diezaiogun Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko talde osoak egiten duen lanari, eta ezagutza-emariz uki dezagun ikerkuntza eta enpresa-ehuna. Beraz, hona hemen irudimenerako, ahaleginerako eta konpromezurako gonbidapena enpresei, enpresetako I+Gko unitateei, zentro teknologikoei, ikerketa kooperatiboko zentroei, bikaintasun-zentroei, oinarrizko ikerketako zentroei eta unibertsitatetako ikerkuntza-taldeei. Guztiak zarete ongi etorriak.

Jakintza arloak

  • Materialen prozesaketa eta fabrikazioa
  • Karakterizazio-teknikak: suntsigarriak eta ez-suntsigarriak
  • Materialen propietateak: fisikoak, kimikoak, elektrikoak, mekanikoak, magnetikoak…
  • Simulazioa eta modelizazioa: material eta prozesu berrien garapena
  • Aplikazio eta erabilpen industrialak:
    • Eraikuntza
    • Garraioa
    • Aeronautika
    • Energia
    • Nanoteknologiak
    • Estaldurak
    • Biomaterialak
    • Fabrikazio gehigarria
    • Fabrikazio aurreratua
    • Zerbitzu-baldintza bortitzetarako materialak
  • Materialak eta ingurugiroa: bizitza-zikloa, birziklapena.

ARGIBIDE GEHIAGO

Laburpenak bidaltzeko epea: 2018ko otsailak 15

Lanak bidaltzeko epea: 2018ko apirilak 30

http://mzt.eus

mzt2018@ceit.es


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: