Tailerra Zure memoria historikoa eta trantsizio energetikoa

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Tailerra: Zure memoria historikoa eta trantsizio energetikoa

2018.02.15

Tokia: TECNALIA. Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoa. Mikeletegi pasealekua, 2. E-20009 Donostia (Gipuzkoa)
Data: 2018.02.15
Ordutegia: 18:00 h - 20:00 h
Iraupena: 2 ordu
Antolatzailea: TECNALIA
Virginia Castaños
virginia.castanos@tecnalia.com

Ezagutzen duzu “memoria energetiko” kontzeptua? Badakizu zein den herrialde honen memoria energetikoa? Lagunduko al diguzu definitzen?

“Memoria historikoa”ren ideia oinarri harturik, tailer honetan ikusi nahi dugu zein diren energiaren produkzio eta kontsumoarekin loturiko memoria zehatza osatzen duten inpresio, sentsazio, oroitzapen, gertakari erreal edo interpretazio subjektiboak, horiek guztiek eragina izan baitezakete herritarren portaeran eta sistema energetikoa aldatzearen alde edo kontra har dezaketen jarreran. Nork ez du zerbait entzun Francoren garaian eraikitako urtegi handiei buruz, nahiz eta ez zuzenean bizi izan Itoizko urtegiaren gorabeherak? Edo nork ez du gogoan mendian ikusitako lehenengo aerosorgailu hura?

Forma eman nahi diogu “memoria energetiko” ikerketa-kontzeptu berriari, eta ulertu nahi dugu zer eragin duen gure memoria pertsonal eta kolektiboak trantsizio energetikoan. Aukera aparta duzu hau horretarako.

Parte-hartzea eskertzeko, Donostiako La Perla jatetxeko bi lagunentzako 3 afari zozkatuko ditugu tailerrean parte hartzen dute guztien artean.

Zatoz!

logo-comision-europea

Este proyecto ha recibido financiación del programa de investigación e innovación de la Unión Europea “Horizon 2020”, según el acuerdo número 727470.


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: