NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Gure eskaintza

TECNALIAn, aurrea hartzen diegu etorkizunak dakarzkigun erronkei, balioa ematen eta emaitza errealak izatea eragiten duten konponbide teknologiko, irudimentsu eta sortzaileak ikusteko, identifikatzeko eta garatzeko.

Mundu osoan jarduten dugu, ezagutza BPG bihurtzen, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, enpresetan negozio-aukerak sortuz.

TECNALIA VALUE® gure zerbitzu-eskaintza da, enpresen beharretara bideratua.

Eskaintza honekin, erronka eta arazo konplexuei ekin diezaiekegu, eta gure bezeroekin irtenbide pertsonalizatuak gara ditzakegu, haien negozioak bere ahalmen guztia balia dezan, hobeto lehiatu dadin eta errentagarria izan dadin.

               TV eu

INSPIRATZEA - TEKNOLOGIA- ETA BERRIKUNTZA ESTRATEGIA

Oinarri teknologikoko berrikuntza estrategien gaineko aholkularitza. Helburua: enpresen hazkundea eta dibertsifikazioa. Teknologiaren eta enpresa-kudeaketaren inguruan gure jakintzatik abiatuta negozio-ekimen berriak atzematen eta haiek garatzen laguntzen diegu enpresei, aukerak hautemanez eta emaitza bihurtuz.

GARATZEA - I+G+BKO PROIEKTUAK

TECNALIA, produktu eta prozesu berriak garatzeko nahiz lehengoak hobetzeko bazkide estrategikoa. I+G+Bko proiektu malguak eta erakunde bakoitzaren ezaugarrietara moldatzeko modukoak, lehentasun nagusi balioa sortzea eta merkatua dituztelarik, enpresen eta gizartearen etorkizun lehiakorra harturik helburu. I+G+Bko proiektuak eskaintzen ditu TECNALIAk aplikazio teknologikoen arlo esanguratsuenetan.

LAGUNTZEA - ZERBITZU TEKNOLOGIKO AURRERATUAK

50 urte baino gehiagoko esperientzia dugu zerbitzu teknologiko espezializatuak eskaintzen produktuen, materialen eta prozesuen ebaluazioaren eta diagnosiaren alorrean. Trebakuntza handiko talde teknikoa dugu, oso zaildua laborategian, eta industriaren lehiakortasuna hobetzea du beti xede. Estatuko eta nazioarteko akreditazio eta aintzatespen ugarik gure zerbitzuen fidagarritasuna bermatzen dute.

EZARTZEA - INBERTSIO AUKERAK

I+G+Baren eta enpresen lehia errealaren arteko behar-beharrezko zubia da TECNALIA. Oinarri teknologikoko enpresetan negozioa -jabetza industrial gisa-, ezagutza edo parte-hartzea sortzeko prest dauden aktibo teknologikoak garatzen ditugu.

Horretarako, hauek ditugu:

  • INSPIRING BUSINESS FORUM (IBF): Enpresa-foro bat da, zeinari TECNALIAk bere eta bere aliatu teknologikoen I+G+Bko jardueraren emaitza diren negozio-aukerak eskaintzen baitizkie, modu sistematikoan eta lehentasunez.
  • TECNALIA VENTURES, S.L.: Inpaktua maximizatzeko I+G propioa sustatzen duen eta aktibo teknologiko berritzaileen bizi-zikloa kudeatzen duen enpresa bat.

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2017 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: