NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Gure Blockchain laborategi industriala saritu dute zibersegurtasunari buruz egin duen ikerketagatik

2018.07.04

2018ko S2R Forum sariak eman zituen PESIk (Industriako Segurtasunaren Espainiako Plataforma Teknologikoa), segurtasunari buruzko S2R Forum-en 2018ko Batzarrean

PESIren S2R Forum Batzarra ixteko ekitaldian, lau sari eta lau accesit banatu ziren segurtasunaren zenbait alorretan (safety, prevention, security) berrikuntzan eta garapen teknologikoan nabarmendu diren enpresa eta erakundeen artean.

Batzarreko adituen batzordeak eman zituen sariak, eta gure Blockchain laborategi industrialari eman zion “Zibersegurtasuneko Ikerketa”ri dagokion berrikuntza teknologikoaren S2R-2018 saria.

Saria Ana Ayerbe lankideak jaso zuen, zeina arkitektura, segurtasuna eta zibersegurtasuna kontuan hartuta enpresei softwarea garatzen laguntzen dien ikertzaile-taldearen arduraduna baita.

Saria jasotzean, hau azpimarratu zuen Anak: “bloke-kateen teknologia iraultzailea da, eta sistemen segurtasuna diseinutik beretik bermatzeko ahalmena du”. Blockchain laborategi industrialaren instalazioak aipagarriak zirela ere esan zuen, Europan aitzindariak, eta enpresei aukera asko ematen dizkietela: arrakasta izan duten kasuak ezagutu, saiakuntzak egin eta soluzio teknologikoak eta negozio-ereduak probatu ondoren martxan jartzeko.

Anak aktiboki parte hartu du ECSOren SRIA prestatzen, eta H2020 programako “Sozietate Seguruen Aholkulari Talde”koa izan da. Halaber, eSEC eta RENIC erakundeetako Administrazio Kontseiluetako kidea da.


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: