NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Trebakuntza: CMMI v2.0 eguneraketa

2019.06.17

Tokia: TECNALIAren Madrilko egoitza: C/ Velázquez, 64-66 2ª pl. E-28001 (Madril)
Data: 2019.06.17
Ordutegia: 9:00-17:30 (ordu eta erdiko atsedenaldia, bazkaltzeko)
Iraupena: 1 egun
Antolatzailea: TECNALIA
Prezioa: 700 € (BEZa, % 21, ez dago sartuta)

Ekainaren 17an, CMMI 2.0 eguneraketa trebakuntza egingo dugu Madrilko gure egoitzan. 2020ko irailera bitarte, aldi berean izango dira martxan CMMI ereduaren 2.0 eta 1.3 bertsioak. 2020ko irailarak 30-tik aurrera, ordea, 2.0 bertsioarekin egindako CMMI ebaluazioak soilik onartuko dira.

Zer ikas dezaket trebakuntza-saio honetan? 

  • CMMI V2.0 ereduaren egiturako osagai nagusiak zein diren.
  • CMMI V1.3 eta CMMI V2.0 ereduen arteko aldeak zein diren. 

Norentzat da? 

  • CMMI V1.3 ereduaren sarrerako trebakuntza (Garapena edo Zerbitzuak) egin duen eta CMMI V2.0 eredura eguneratu nahi duen edonorentzat;
  • CMMI V1.3 ebaluazio batean parte hartu duten eta CMMI V2.0 ebaluazio baten parte izateko gaitasun-baldintzak bete behar dituzten ebaluazio-taldeko kideentzat. 

Zer lortuko dut trebakuntza egokiro amaituz gero? 

  • CMMI V2.0 ereduaren PDF bertsioa, ikasle-lizentziarekin
  • Ikastarora joan eta hura aprobetxatu izanaren agiri bat
  • CMMI Associate ziurtagiri pertsonala lortzeko azterketa egiteko kreditu bat (ziurtagiri hori ezinbestekoa da CMMI v2.0 ebaluazio formal batean taldekide izateko)
  • CMMI Associate ziurtagiri-azterketa egiteko aldez aurretik izan behar den prestakuntzaren baldintza betetzea
  • CMMI-DEV v2.0 ebaluazio bateko taldekide izateko aldez aurretik egin behar den trebakuntzaren baldintza betetzea
  • CMMI-DEV v2.0-ko trebakuntza aurreratuko edozein ikastaro egiteko aldez aurretik egin behar den trebakuntzaren baldintza betetzea 

Zer egin behar dut ikastaroa behar bezala burutzeko? 

  • Ikastaroan, CMMIren onlineko eredura sartu behar da: parte-hartzaile bakoitzak tableta bat edo ordenagailu eramangarri bat eraman behar du.
  • Aldez aurretiko baldintzak:
  • CMMI 1.3 ereduaren sarrerako trebakuntza egina izan behar da (Garapena edo Zerbitzuak); edo
  • CMMI V1.2 ereduaren sarrerako trebakuntza (Garapena edo Zerbitzuak) eta CMMI 1.3 eredura eguneratzeko trebakuntza eginak izan behar dira; edo
  • CMMI V1.1 ereduaren sarrerako trebakuntza eta CMMI 1.2 eredura eta CMMI 1.3 eredura eguneratzeko trebakuntzak eginak izan behar dira. 

Ikastaroaren egitura

Aurkezpenak, ariketak eta zenbait gairen gaineko bateratze-saioak ditu ikastaroak, eta, horregatik, ezinbestekoa da jendeak aktiboki parte hartzea. Ez da onartzen hutsegiterik.

Gaztelaniaz emango da ikastaroa. CMMI Instituteren ikastaroaren dokumentazio ofiziala emango da, ingelesez.

Izena eman 

  • Behin-behineko izen-ematea egiteko, jarri harremanetan Nuria Quintano Fernándezekin.  
  • Behin-behinean izena emateko inprimakia beteta jasotzen dugunean baieztatuko zaizu baduzula lekua, eta ordainketa egiteko banku-kontuaren zenbakia bidaliko dizugu.
  • Izen-ematea formalizatutzat jotzeko, ikastaroa hasi baino hamabost egun lehenago ordaindu behar da kuota, eta ordaindu izanaren agiria bidali. 
  • Parte-hartzaile kopurua mugatua da, eta izen-emateko ordenaren arabera esleituko da tokia.
  • Galderarik edo zalantzarik baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin

Izen-ematea bertan behera uzteko politika 

Izen-ematea bertan behera uzten bada ikastaroa hasi baino 10 egun lehenago, ordaindutakoa ez da itzuliko.  

Sustapenak 

  • Ikastaroa aldez aurretik ordaintzen bada, hura hasi baino hiru aste natural lehenago (gutxienez) izena emanda, kostua txikiagoa izango da: 600 € parte-hartzaileko (BEZa, % 21, ez dago sartuta).
  • Enpresa bereko hiru pertsonak edo gehiagok ematen badute izena ikastaroan, bakoitzaren kostua 600 € izango da (BEZa, % 21, ez dago sartuta).
  • Eskarmentu handia dugu enpresak CMMI ereduan trebatzen eta haiei laguntzen, negozioa jardunbide egokien bidez hobetu dezaten.
  • Besteak beste, enpresa hauetan eman ditugu gure CMMI zerbitzuak: AtosIndraEverisCapgeminiINSAT Systems.

*Izen-emateen sustapenak ezin dira metatu.

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: