NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Hodei anizkoitzeko inguruneen segurtasuna

2018.02.28

Tokia: Bizkaiko Teknologia Parkea. Tecnalia eraikina, #204
Data: 2018.02.28
Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara
Iraupena: 3 ordu
Antolatzailea: Basque Cybersecurity Centre eta SPRI Enpresa Digitala
Prezioa: Doan, aurrez izena emanda
Pilar Ruiz
pilar.ruiz@tecnalia.com

Jardunaldi honetan, aldi berean hodeiko zerbitzu bat baino gehiago —hornitzaile berarenak nahiz desberdinenak— erabiltzen dituzten aplikazioen babesa eta haien aurkako erasoen prebentzioa jorratuko da.

Aplikazio horiek kontuan izan behar dituzte erabiltzen diren hodeiko zerbitzuen segurtasun-ezaugarriak. Gainera, 2018ko martxotik aurrera, General Data Protection Regulation (GDPR) araudia bete behar dute; hori dela eta, kontrol-mekanismo sistematikoak garatu behar dira, enpresek errazago eta hobeto ezagut ditzaten segurtasun-arazoak eta haien eragileak. Funtsezkoa da hori hodei anizkoitzeko sistemetan, non akatsaren jatorria hodei-hornitzaileak izan baitaitezke. 

Jardunaldian, MUSA soluzioaren erakustaldi bat egingo da. DevOps ingurune berritzaile bat da MUSA, eta behar diren tresna guztiak ditu urrats guztietan segurtasuna kontuan hartuz hodei anizkoitzeko aplikazioak sortzeko eta haiekin eragiketak egiteko.

MUSAri esker, erraz identifika daitezke segurtasun-arriskuak, aplikazioaren SLA automatikoki lortu, hodei anizkoitzeko osagaiak hedatu eta exekutatzen ari direla monitorizatu, aplikazioak izatea nahi dugun segurtasun-maila guztiz bermatzeko.

Agenda 

  • Sarrera.
  • Hodei anizkoitzeko hedatzeak.
  • Hodei anizkoitzeko inguruneen segurtasun-arazoak.
  • Diseinuaren bidezko segurtasuna (security-by-design), hodei anizkoitzeko aplikazioetarako, MUSA erabiliz.
  • Hodei anizkoitzeko aplikazioen aurkako erasoen eta aplikazio horietako gorabeheren monitorizazioa eta kontrola MUSA erabiliz. 

Hodei anizkoitzeko aplikazio seguruak sortzeko eta administratzeko soluzio berritzailea da MUSA, Europako Horizonte 2020 programako GA 644429 proiektuaren emaitza.

Nori zuzendua

Informatikako profesionalak eta hodeian oinarritutako aplikazioen garatzaileak, hodei anizkoitzeko inguruneetako ahultasunak eta segurtasun-arazoak identifikatzen eta kontrolatzen laguntzen duten tresnak ezagutu nahi dituztenak.

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: