NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Professional SCRUM Developer

2019.11.19 - 2019.11.21

Tokia: TECNALIAren Derioko egoitza: Astondo bidea, 700 eraikina. E-48160 Derio (Bizkaia)
Data: 2019.11.19 - 2019.11.21
Ordutegia: 9:00-17:30 (ordu eta erdiko atsedenaldia, bazkaltzeko)
Iraupena: 3 egun
Antolatzailea: TECNALIA eta ITNove
Prezioa: 1.350 € (BEZa, % 21, ez dago sartuta)
Miren Ojinaga
Miren.Ojinaga@tecnalia.com

Professional SCRUM Developer™ (PSD) hiru eguneko ikastaro praktiko bat da, zeinak irauli egingo baitu zure garapen-taldeak SCRUMi buruz dakien guztia. Ikastaro honetan, garapen-taldeko kideek ikusiko dute nola entregatu kalitatezko software bat SCRUM, DevOps eta garapen-jardunbide aurreratu asko erabiliz.

Ikastaroan parte hartzen dutenek benetako SCRUM taldeetan egingo dute lana, eta aplikazio bat sortuko dute benetako teknologia duen plataforma batean. Ikastaroaren helburua da esperientzia honen bidez lantaldeari laguntzea aldaketa-eragile indartsu bat izaten erakundeko software-entregak arintzeko.

Zer ikas dezaket trebakuntza-saio honetan? 

  • SCRUM erabiliz softwarea eraikitzeari eta banatzeari buruzko ikuspegi aurreratu eta praktikoa izaten.
  • Ingeniaritza modernoko jardunbideak aplikatzen, lantaldearen lanaren kalitatea, elkarlana eta produktibitatea etengabe hobetzeko.
  • Garapen bat planifikatzen, product backlog errealista bat erabiliz, eta sprintetan eraginkortasunez laguntzen.
  • Software-ingeniaritza arineko jardunbide aurreratuek eta azpiegiturako DevOps tresnek nola areagotzen duten lantalde baten ahalmena. Ikastaroa .NET, Java eta beste teknologia batzuetarako egongo da eskuragarri (aldez aurretik eskatuta). .NET bertsioa Microsoft®rekin batera garatu zen, eta, gaur egun, gaitze-soluzio ofiziala da Microsoft Visual Studioren suiterako. 

Norentzat da? 

  • SCRUM talde bateko edonorentzat (arkitektoak, analistak, programatzaileak, datu-baseen garatzaileak, QA, analistak, sistema-ingeniariak, SCRUM masterrak eta product ownerrak. 

Zer lortuko dut trebakuntza egokiro amaituz gero? 

Zer egin behar dut ikastaroa behar bezala burutzeko? 

  • Ikastaroan parte hartzen dutenek SCRUMen oinarritutako ikasketa-taldeetan egingo dute lan. Aurkezpenak, ariketak eta zenbait gairen gaineko bateratze-saioak ditu ikastaroak, eta, horregatik, ezinbestekoa da jendeak aktiboki parte hartzea.
  • Saio guztietara joan behar da.
  • Trebakuntza egiteko, parte-hartzaile bakoitzak ordenagailu mugikor bat izan behar du. 

Nola antolatzen da trebakuntza hau?

Edukiak honela daude egituratuta: 

  • SCRUM erabiliz
  • SCRUM talde batean lan eginez
  • Egitatearen definizioa (Definition Done)
  • Garapen-praktikak
  • Arkitektura arineko praktikak, eskakizunak kudeatzeko 
  • Proben bidez gidatutako garapena (banakakoak, TDD eta funtzionalak BDDrekin) 
  • Binaka programatzea
  • Kodea orraztea
  • Eskakizunak kudeatzeko jardunbide arinak
  • SCRUMekin DevOps tresnak erabiltzen 

Gaztelaniaz emango da ikastaroa.

Zer egin behar dut trebakuntza honetan izena emateko? 

  • Behin-behineko izen-ematea egiteko, jarri harremanetan Miren Ojinagarekin.  
  • Behin-behinean izena emateko inprimakia beteta jasotzen dugunean baieztatuko dizugu baduzula lekua, eta ordainketa egiteko banku-kontuaren zenbakia bidaliko dizugu.
  • Izen-ematea formalizatutzat jotzeko, ikastaroa hasi baino hamabost egun lehenago ordaindu behar da kuota, eta ordaindu izanaren agiria bidali helbide honetara
  • Toki-kopurua mugatua da, eta izena emateko ordenaren arabera esleituko da tokia.
  • Galderarik edo zalantzarik baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin

Izen-ematea bertan behera uzteko politika 

  • Izen-ematea ikastaroa hasi baino hamar egun lehenago ezerezten bada, ordaindutakoa ez da itzuliko. 

Sustapenak 

  • Ikastaroa aldez aurretik ordaintzen bada, hura hasi baino hiru aste natural lehenago (gutxienez) izena emanda, kostua txikiagoa izango da: 1.100 € parte-hartzaileko (BEZa, % 21, ez dago sartuta).
  • Enpresa bereko 3 pertsonak edo gehiagok ematen badute izena ikastaroan, bakoitzaren kostua 1.100 € da (BEZa, % 21, ez dago sartuta). 

*Izen-emateen sustapenak ezin dira metatu.

Esperientzia zabala dugu enpresei arintasunaren inguruko trebakuntza ematen, ohiko erakundeak —planak, prozesuak, hierarkiak eta KPIak (key pe1rformance indicator) oinarri dituztenak— erakunde berritzaile bihurtzeko, emaitza hobeak izan ditzaten komunikazioari, balioa ardatz izateari eta beren kide guztien adimen kolektiboari esker. Hauek dira gure trebakuntza jaso duten enpresa batzuk: OrangeAccentureEverisLa Caixa eta Bartzelonako Udala.

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: