NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Scaled Professional SCRUM

2019.12.03 - 2019.12.04

Tokia: TECNALIAren Derioko egoitza: Astondo bidea, 700 eraikina. E-48160 Derio (Bizkaia)
Data: 2019.12.03 - 2019.12.04
Ordutegia: 9:00-17:30 (ordu eta erdiko atsedenaldia, bazkaltzeko)
Iraupena: 2 egun
Antolatzailea: TECNALIA
Prezioa: 1.250 € (BEZa, % 21, ez dago sartuta)

2019ko abenduaren hiruan eta lauan, Scaled Professional SCRUM (Nexus) trebakuntza-jardunaldiak egingo ditugu Derioko gure egoitzan. Bi eguneko ikastaro praktiko horretan, ikusiko da nola lan egin dezaketen eraginkortasunez eta elkarrekin zenbait Scrum taldek Nexus egitura eta arintasun eskalatuko praktikak erabilita.

Zer ikas dezaket trebakuntza-saio honetan? 

  • Eskala handiko software-garapeneko proiektuak arintasunez eta eraginkortasunez antolatzen eta garaiz egiten, NexusTM egitura erabilita.
  • Produktu beraren gaineko garapenak egiten dituzten lanen produktibitatea optimizatzen.
  • Ikusten zer azpiegitura, tresna eta jardunbide behar diren SCRUM arrakastaz eskalatzeko eta softwarea garatzeko duen ekimenaren balioa maximizatzeko.
  • Taldeen arteko mendekotasunak eta gorabeherak identifikatzen, minimizatzen eta konpontzen. 

Norentzat da? 

  • SCRUM talde bateko partaideentzat: garatzaileak, proiektuburuak, arkitektoak, probatzaileak eta QA-arduradunak.
  • Produktu-garapeneko proiektuen eta SCRUM eta Agile erabiltzen duten talde eskalatuen gerenteentzat.
  • Lantalde arinen trebakuntzarekin eta coachingarekin erlazionatutako pertsonentzat. 

Zer lortuko dut trebakuntza egokiro amaituz gero? 

Zer egin behar dut ikastaroa behar bezala burutzeko? 

  • Ikastaroan parte hartzen dutenek SCRUMen oinarritutako ikasketa-taldeetan egingo dute lan. Aurkezpenak, ariketak eta zenbait gairen gaineko bateratze-saioak ditu ikastaroak, eta, horregatik, ezinbestekoa da jendeak aktiboki parte hartzea.
  • Saio guztietara joan behar da. 

Nola antolatzen da trebakuntza hau?

Gaztelaniaz emango da ikastaroa. Edukiak honela daude egituratuta: 

  • Scaled Scrum ere SCRUM da.
  • NexusTM egituraren hastapenak.
  • Rol berria, gailuak eta gertaerak.
  • Lantaldeen eta lanaren antolaketa.
  • Nexus & Nexus + ™ kudeatzea.
  • Erronka komunei aurre egitea.
  • Praktikak, software integratuko produktu bat eraginkortasunez eraikitzen laguntzeko taldeei. 

Zer egin behar dut trebakuntza honetan izena emateko? 

  • Behin-behinean izena emateko, jarri harremanetan Nuria Quintano Fernándezekin.  
  • Behin-behinean izena emateko inprimakia beteta jasotzen dugunean baieztatuko dizugu baduzula lekua, eta ordainketa egiteko banku-kontuaren zenbakia bidaliko dizugu.
  • Izen-ematea formalizatutzat jotzeko, ikastaroa hasi baino hamabost egun lehenago ordaindu behar da kuota, eta ordaindu izanaren agiria bidali helbide honetara.
  • Toki-kopurua mugatua da, eta izena emateko ordenaren arabera esleituko da tokia.
  • Galderarik edo zalantzarik baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin

Izen-ematea bertan behera uzteko politika 

  • Izen-ematea ikastaroa hasi baino hamar egun lehenago ezerezten bada, ordaindutakoa ez da itzuliko. 

 Sustapenak 

  • Ikastaroa aldez aurretik ordaintzen bada, hura hasi baino hiru aste natural lehenago (gutxienez) izena emanda, kostua txikiagoa izango da: 1.000 € parte-hartzaileko (BEZa, % 21, ez dago sartuta).
  • Enpresa bereko hiru pertsonak edo gehiagok ematen badute izena ikastaroan, bakoitzaren kostua 1.000 € da (BEZa, % 21, ez dago sartuta). 

*Izen-emateen sustapenak ezin dira metatu.

Esperientzia zabala dugu enpresei arintasunaren inguruko trebakuntza ematen, ohiko erakundeak —planak, prozesuak, hierarkiak eta KPIak (key performance indicator) oinarri dituztenak— erakunde berritzaile bihurtzeko, emaitza hobeak izan ditzaten komunikazioari, balioa ardatz izateari eta beren kide guztien adimen kolektiboari esker.

Hauek dira gure trebakuntza jaso duten enpresa batzuk: OrangeAccentureEverisLa Caixa eta Bartzelonako Udala.

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: