NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Software libreko lizentziak: Nola eragiten dute nire garapenean?

2020.11.27

Tokia: ONLINE
Data: 2020.11.27
Ordutegia: 10:00-11:30
Iraupena: 1 ordu eta 30 minutu
Antolatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
Alejandra Ruiz
Alejandra.Ruiz@tecnalia.com

Jardunaldiaren helburua da software libreko lizentziak eta haien sorrera ezagutaraztea: nondik eta zergatik sortu ziren.

Zer bereizgarri dute kode irekiko lizentziek? Zer ondorio ditu horrek? Zenbait kasu praktiko azalduko dira.

Kontua ez da legezko ezagutza zehatzak ematea, baizik eta, kasu praktikoen bidez, lizentziek gure lanean zer ondorio dituzten ulertaraztea.

Lizentziak egin zirenean lortu nahi ziren helburuak eta haien ondorio teknikoak azalduko dira.

Edukiak  

  • Software libreko lizentzien historia: zer diren, zertan bereizten diren, zenbat dauden, familiak, nola jakin kode batek zein lizentzia duen…
  • 1. kasua: Nire kodea askatu nahi dut: nola egin behar dut? Zer negozio-eredu onartuko dit?
  • 2. kasua: Nire lanaren zati gisa, garapen bat egin behar dut, baina ezagutzen dut liburutegi bat lagungarri izan daitekeena, eta erabili nahi nuke. Erabil dezaket? Erabiltzen badut eta gero nire garapena saltzen badut, zer ondorio ditu horrek?
  • 3. kasua: Proiektu batean, tresna libre bat erabiltzen ari naiz bezero baten datuekin, nire datuak eskuratu ahal izateko. IPRa urratzen ari naiz?  

Nori zuzendua 

  • Ondorio teknikoetan interesa duten pertsonak, software-edukia duten produktuen/aktiboen arduradunak, garatzaileak... 

Hizlaria

  • Alejandra Ruiz telekomunikazio-ingeniaria da (2005), Adimen Artifizial Aurreratuko masterra du (2012) eta Telekomunikazioetako eta Informatikako doktorea da (2015). TECNALIAko ikertzailea da 2007az geroztik, eta, gaur egun, Trustech taldeko kidea da (Trust Technologies). Esperientzia handia du Europako ikerketa-proiektuetan parte hartzen eta haien buru izaten. Kode irekiko komunitateetan parte hartzen hasi zen, hala nola Forja de Morfeo-n (Telefónica du buru). CENATICentzat lan batzuk egin zituen, eta, gaur egun, kode irekiko zenbait komunitatetan parte hartzen du, hala nola FSFn (Free Software Foundation) eta Ubuntun (Women in Ubuntu taldeko kide da). Gainera, aktiboki parte hartzen du Eclipse-ren komunitatean; Polarsys lan-taldean egon zen, eta OpenCert proiektuko kide aktiboa da Eclipse-ren barruan, non commiter baita.

Harremanetarako 

Izena emateko informazioa: 

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2020 Tecnalia.. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua, 2. E-20009 Donostia (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: