NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Visio 2018 konferentzia, zaintza teknologikoa eta lehia-adimena

2018.11.15 - 2018.11.16

Tokia: Bizkaia Aretoa (Bilbo)
Data: 2018.11.15 - 2018.11.16
Ordutegia: 09:00-15:00
Iraupena: 2 egun
Antolatzailea: BEAZ, IK4, SPRI eta TECNALIA
Prezioa: Erregistro-motaren araberakoa
Eva Salgado
eva.salgado@tecnalia.com

Urteak daramatza TECNALIAk eraldaketa digitalari laguntzen, bezeroen negozioan eragina izango duten irtenbide teknologikoak sortuz. Prozedurak eta negozioak seguruagoak, gardenagoak eta eraginkorragoak izatea, horra mundu digitalaren helburuetako bat.

Azaroaren 15etik 16ra, VISIO nazioarteko topaketa egingo da Bilbon, zaintza teknologikoarekin eta lehia-adimenarekin loturiko hainbat alderdi gai hartuta, eta topaketa horretan parte hartuko dugu guk ere. Topaketaren xedea da beren jarduera hobetzeko zaintza teknologikoa sustatzen edo erabiltzen duten profesionalak eta erakundeak elkartzea.

NORI ZUZENDUA

Zaintzarekin, adimenarekin, berrikuntzarekin eta erabaki estrategikoekin lotutako alderdiei buruz gehiago ikasteko gogoa duten profesional, erakunde eta enpresak. 

HELBURUAK

  • Adimenaren aldagaiak punta-puntako berrikuntza-jarduerekin konektatzea.
  • Enpresa-estrategia gisa zaintzako eta adimeneko jarduerak sustatzea, eta, horren bidez, berrikuntza sustatzea eta lehiatzeko abantailak eskuratzea.
  • Zaintza eta adimenaren arloko azken joeren berri jakitea. 

ARGIBIDE GEHIAGO

Visio 2018 konferentzia

IZEN-EMATEA

Izena ematean, hauek hartu behar dira kontuan: 

  • TECNALIA, BEAZ, IK4 edo SPRIko bazkidea zaren.
  • Ekintza osagarrian parte hartuko duzun edo ez (bisita gidatua Guggenheimera).
  • Azaroaren 15ean VISIOko afarira joango zaren edo ez. 

Izen-emateko kuotan hauek sartzen dira: konferentzian parte hartzea, akta-liburua (USBan), bi lan-gosari eta kafea hartzeko atsedenaldiak. 

  • Bazkideak: 170 € urriaren 26a baino lehen izena emanez gero; hortik aurrera, 240 euro ordaindu beharko dira (azaroaren 14ra arte).
  • Bazkide ez direnak: 240 € urriaren 26a baino lehen izena emanez gero; hortik aurrera, 300 euro ordaindu beharko dira (azaroaren 14ra arte).
  • Bisita gidatuan eta afarian parte hartu nahi izanez gero: 40 € gehiago. 

Urriaren 26ra arte

Bazkideak (BEAZ, IK4, SPRI edo TECNALIA)

Bazkide ez direnak

VISIO konferentzian parte hartzea

170 €

240 €

konferentzia + bisita

+ afaria

210 €

280 €

Urriaren 27tik azaroaren 14ra

Bazkideak (BEAZ, IK4, SPRI edo TECNALIA)

Bazkide ez direnak

VISIO konferentzian parte hartzea

240 €

300 €

konferentzia + bisita

+ afaria

280 €

340 €


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: