NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Webeko probak Selenium Webdriver-ekin kudeatzeko trebakuntza

2018.11.22 - 2018.11.23

Tokia: Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, 700 eraikina, TECNALIA, Derio
Data: 2018.11.22 - 2018.11.23
Ordutegia: 09:30-17:30
Iraupena: 15 ordu
Antolatzailea: TECNALIA
Prezioa: 500 + BEZa
Nuria Quintano
nuria.quintano@tecnalia.com

Webeko probak Selenium Webdriver-ekin kudeatzeko ikastaroak proben automatizazioaren ikuspegi osoa eta sakona emango dio parte-hartzaileari. Proben automatizazioa SCRUM printzipioen esparruan egiten diren web-aplikazioen garapenetako jardunbide berritzaile bat da. Bi egunez, xehe azalduko da nola automatizatzen diren webeko probak kode irekiko plataforma horren bidez, eta beste alderdi garrantzitsu batzuekin osatuko da trebakuntza, hala nola integrazio jarraitua, probek zuzendutako garapena (TDD), lengoaia errazekin probak zehaztea (Cucumber/Gherkin) eta automatizazioaren egitekoa esparru bizkorretan lan egiten duten ekipoetan (hala nola SCRUMen).

EDUKIAK 

  • Proben automatizazioa eta Scrum
  • Selenium IDE / RC / WebDriver. Kontzeptu aurreratuak
  • Selenium GRID
  • JUnit / TestNG, ANT: exekuzioa eta txostenak sortzea
  • Integrazio jarraitua Jenkins-ekin
  • Datuek zuzenduta (data-driven) lan egiteko esparrua
  • Esparru hibridoa (teklatua + datuek zuzendutakoa)
  • Orri- eta fabrika-ereduak
  • Arakatzaile eta sistema eragile anizkoitzen adibideak
  • Gherkin lengoaia, proben zehaztapen funtzionala egiteko
  • Cucumber JVMren adibideak, portaerak zuzendutako garapena (BDD) egiteko esparru gisa
  • Integrazioa SauceLabs-ekin
  • Adibideak eta ariketak

Prezioa, 500 € + BEZa (bazkaria barne), parte-hartzaile bakoitzeko. Laguntzak eskuratu daitezke Tripartita Fundazioaren bidez.

Ikastaro honetarako izena eman nahi baduzu, edo hari buruzko informazio gehiago jaso, jar zaitez harremanetan Nuria Quintanorekin.


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: