NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

INREDISek minusbaliotasunen bat duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen du

2010.10.05

2007-2010 denboraldian, INREDIS oinarrizko ikerketa egiten ari da teknologia eskuragarrien alorrean, 23,6 milioi euroko aurrekontuarekin

INREDIS proiektua —23,6 milioi euroko aurrekontua— oinarrizko ikerketa bat egiten ari da teknologia eskuragarrien alorrean. Horiei esker, behar bereziren bat duten pertsonek autonomia handiagoa izango dute nonahi. Eguneroko zereginetan ere lagungarri izango dituzte.

Ibermáticaren eskutik, Tecnaliaren Software Unitateak Ikerketako Organismo Publiko (OPI) gisa hartzen du parte 14 enpresako partzuergoa den INREDIS proiektuan. Hemezortzi ikerketa-organismok hartzen dute parte partzuergoan, eta Technosite —ONCE Fundazioaren enpresa teknologikoa— da haien buru.

Behar bereziak dituzten pertsonek hainbat alorretako (etxean, eskolan, lanean edo hirian) gabeziak zein diren ikertzea da INREDISen xedea, bereziki entzumenari, mugikortasunari edo ikusmenari dagozkionak. Eguneroko zereginak erosotasun, arintasun, eraginkortasun eta segurtasun handiagoarekin egiteko teknologia eskuragarriak garatzea da helburua.

Proiektu horrek jauzi teknologiko bat egin nahi du, komunikazio-gaitasunarekin, irisgarritasunarekin eta segurtasunarekin lotutako hobekuntzak izango dituen sistema erabilerraz bat garatuz. Bestalde, asmoa da sistema hori bateragarria izatea gaur egun merkatuan dauden gailuekin —telefono mugikorra edo urrutiko agintea, esaterako—, eta etorkizunean merkaturatuko diren berriekin.

Horrela, minusbaliotasunen bat duen pertsona batek eguneroko zereginak egin ahalko ditu, bere telefono mugikorraren edo horretarako berariaz diseinatutako beste gailu batzuen bidez: garbigailua jarri, telebista piztu edo kreditu-txartelarekin ordaindu ahal izango du, eta, horri esker, komunikazio- eta interakzio-kanal berriak sortuko dira behar bereziren bat duten pertsonen eta haien inguruaren artean.

Proiektu horren emaitza teknologikoen irismenak oihartzun sozial handia izango du gizarte osoan, minusbaliotasunen bat duten pertsonen irisgarritasunean aurrerapauso garrantzitsua izango baita, bizi-kalitatea nabarmen hobetzen lagunduko die eta.

Tecnalia Research & Innovation, Espainiako ikerketa aplikatuko lehen zentro pribatua eta Europako bosgarrena, Corporación Tecnológica Tecnaliako partaide da. Horko kide dira AZTI-Tecnalia eta NEIKER-Tecnalia ere. Tecnalia jakintza-arlo anitzeko korporazioa da, pribatua eta independentea, eta inguru ekonomiko eta soziala garatzen laguntzen du, berrikuntza teknologikoa erabiliz eta sustatuz. Diru-sarreren % 52 enpresa handi, ertain eta txiki berritzaileentzat garatutako jardueratik datorkio. Enpresa horiek Tecnaliatik jasotzen dituzten zerbitzuak eta produktuak enpresa-emaitzetan eta gizartearen ongizatean nabari dira.

Fuente: Tecnalia

Argibide gehiago

Marta Fernández (94 420 95 19)


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: