NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Matematikak eta teknologiak bat egin dute adimen artifizialean

2012.06.11

BCAMek eta TECNALIAK elkarlanerako akordioa sinatu dute haien jakintza euskal enpresa sareari transferitzeko duten ahalmena indartzeko.

Adimen artifizialak hainbat arlotako arazo konplexuei irtenbidea aurkitzen lagun diezaguke, horien artean garraioa, energia eta osasun arloetan, esaterako.

Bilbon, 2012ko maiatzaren 28an. Basque Center for Applied Mathematics delakoak, BCAM, eta aliantza teknologikoak TECNALIA sinatu berri dute elkarlanerako akordioa elkarrekin adimen artifizialean eta prozesu estokastikoetan oinarritutako ikerketari ekiteko, bi erakunde horien interesei eta jarduerei jarraiki. Akordioarekin, ofizial egin da segurtasun aplikazioetan, industria sistemen kontrol optimoan eta komunikazioko ekipoen energia iraunkortasuneko ereduak ezagutzeko teknika horiek aplikatzean oinarrituta dagoen lehen proiektua.  Akordioaren ondorioz, bi zentroetan lan egingo duen ikertzaile postua sortuko da.

Adimen artifiziala, alde batetik, TECNALIAren ikerketa estrategikoko arloetako bat da eta, zentzu horretan, optimizazioko arazo konplexuei modu eraginkorrean irtenbidea aurkitzen laguntzen digu, garraioa, energia, industria sistemak, osasuna, aisialdia, ekonomia, bankuak, robotika eta logistika arloetan, adibidez.

Kontzeptu gisa, exekutatzen badira hasierako informazioaren arabera eta arazoari buruz jasotako jakintza edo ezagutzetan oinarrituta etekina maximizatzen duten ekintzak burutzen dituzten algoritmoz, prozesuz edo teknikez dago osatzen da adimen artifiziala.  Are zehatzago, adimen artifizialean oinarritutako algoritmoetako batzuk  oso konplexuak diren arazoak konpontzeko kalkuluak errazteko naturan aztertutako jarrerak oinarritzat hartzen dituzte. 

Algoritmo horiek, "Adimen konputazional" deritzonaren barruan, Biologiaren, Genetikaren, Materialen zientziaren, Neurologiaren eta Soziologiaren kontzeptu eta printzipioak elkartzen eta erabiltzen dituzte. Gaur egun, TECNALIAk halako teknikak agertoki eta aplikazio ugaritan ari da erabiltzen, errepideak moztu behar direnean edo arazoren bat dagoenean bide-sareak antolatzeko, hiri adimentsuetan higikortasuna hobetzeko, enpresentzako aholkularitza ekonomikoa eta merkataritzakoa eskaintzeko, kontsumoaren inguruko datu masiboak aztertzeko edo parke eolikoak sortzeko, besteak beste.

Bestetik, ikasketa estatistikoko metodologiak oso erabilgarriak dira informazio gutxirekin erabakiak hartu behar direnean. Sistema automatizatuetan (informatikoak) aplikazio aipagarriak dituzten ikerketa-arloan BCAMek garatzen duen arloa da, testu dokumentuen ereduak ezagutzeko unean, irudi medikuak edo katalogokoak eta dokumentuak sailkatzeko sistemetan, esaterako.

Halako metodoak bikain barnera daitezke sentsore sareetan zaintza automatikoko sistemetako algoritmo gisa, materialak, objektuak edo jarrera baztergarriak hauteman edo jarraitzeko.  Proiektuak esleitzeko politiketan, ETEei laguntzak emateko eta halako erabakiak hartzen laguntzeko ere oso lagungarriak dira. Gainera, ikerketa arlo horri esker, matematikak industriak, mugikortasunak, komunikazioen iraunkortasunak eta hiri adimentsuen konektibitateko arazoetan erabiltzeko oso baliagarria izango da.


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: