NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Ondare historikoa kudeatzeko eta kontserbatzeko errealitate areagotu mugikorra erabiltzea proposatzen du doktorego-tesi batek

2010.10.06

Kultura -eta aisialdi-turismoan ere erabil daitekeen ari da ikertzen Tecnalia

Teknologia horrek aukera ematen du benetako mundua ikusteko, terminal mugikorren bitartez ordenagailuz sortutako informazio gehigarriarekin osatuta.

Ondare historikoa kudeatzeko eta kontserbatzeko errealitate areagotu mugikorra erabiltzea da teknologia horrek izan dezakeen beste aplikazioetako bat. Hori ondorioztatzen da Tecnaliako ikertzaile den José Luis Izkarak —EHUren laguntzarekin— egindako “Ondarea Kontserbatzeko Errealitate Gehitu Mugikorra” doktorego-tesitik.

Teknologia berri hori marketinean, turismoan eta aisialdian erabiltzea aztertzen ari da Tecnalia, arlo horietan sartu baita garapenaren lehenengo fasean. José Luis Izkararen doktorego-tesiak erakusten du teknologikoki bideragarria dela eta komeni dela, terminal mugikorren bitartez, ondare historikoa kudeatzen eta kontserbatzen duten langileen zereginetan errealitate areagotu mugikorreko teknologia erabiltzea.

Errealitate areagotuak —errealitate birtualaren aldaera gisa aurkeztua, normalean— aukera ematen dio erabiltzaileari benetako mundua ordenagailuz sortutako informazio gehigarriarekin osatuta ikusteko. Horrela, benetako elementuak eta elementu birtualak agertoki berean daude, elkarrekin, eta erabiltzailearentzat ezinezkoa da bien artean bereiztea.

Tecnaliaren Eraikuntza Unitateko ondare historikoko lantaldeak beharrezkotzat jo zuen errealitate areagotu mugikorrean oinarritutako sistemak eta tresnak identifikatzea eta garatzea, sektoreko langileen eguneroko zereginak garatzeko baliagarriak izan daitezkeelakoan.

Zentro historikoak kudeatzen dituzten langileek garatzen dituzten jardueretan jarri du arreta ikerketak, hori baita ondare historikoaren ingururik zailena. Ikerketa horretan, Laguntzaile Pertsonal Mugikorra kontzeptua definitu eta garatu da. Tresna horrek mugikortasuna, aldakortasuna, irudikatze-gaitasuna eta erabiltzaileari eta inguruari egokitzea batzen ditu. Horiek dira, hain zuzen ere, sektoreko langileek egiten duten lanari lotutako ezaugarriak.

Tresna horren ereduarekin probak egin dira zentro historiko baten eraikin eta leku publikoen kontserbazio-egoeraren eta irisgarritasunaren diagnosian eta tamaina handiko eraikinen ikus inpaktuaren ebaluazioan. Laguntzaile Pertsonal Mugikorrak erabiltzetik atera den ondorioa da gailu mugikorrak plataforma ezin hobeak direla teknologia hori gizartean masiboki sartzeko. Halaber, tokian bertan emandako hiru dimentsioko informazioak lagundu egiten du lekuei, gertutasunari, distantziei, neurriei eta abarri lotutako ikuspegiak ulertzen. Azkenik, teknologia horrek aukera ematen du esku-hartzearen emaitzak atzeraeraginarekin simulatzeko eta aurrez ikusteko., Oso lagungarria da hori erabakiak hartzeko.

Tecnalia Research & Innovation, Espainiako ikerketa aplikatuko lehen zentro pribatua eta Europako bosgarrena, Corporación Tecnológica Tecnaliako partaide da, eta horko kide dira AZTI-Tecnalia eta NEIKER-Tecnalia ere. Tecnalia jakintza-arlo anitzeko korporazioa da, pribatua eta independentea, eta inguru ekonomiko eta soziala garatzen laguntzen du, berrikuntza teknologikoa erabiliz eta sustatuz. Diru-sarreren % 52 enpresa handi, ertain eta txiki berritzaileentzat garatutako jardueratik datorkio. Enpresa horiek Tecnaliatik jasotzen dituzten zerbitzuak eta produktuak enpresa-emaitzetan eta gizartearen ongizatean nabari dira.

Fuente: Tecnalia

Argibide gehiago

Anais Silbán (943 816 800)


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: