NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Argiteria barneratua duen erakusle bilgarri interaktibo bat garatu dugu Delta taldearekin batera

2019.04.11

Sistema piztu eta itzali egiten da mugimendua hautematen duenean

Delta taldea soluzio grafikoetan espezializatutako enpresa bat da, eta, harekin elkarlanean, LED argiztapena integratua duen mini roll-up bat garatu dugu, bertaratzen direnen arreta erakartzeko gai dena. Mugimendua hautematean edo hatz bat kartelera hurbiltzean pizten eta itzaltzen da sistema.

Inprimatze funtzionala

Inprimatze funtzionalari esker, produktu malgua da, eta botoi kapazitiboak nahiz pertsonak detektatzeko sistemak ditu. Oinarri-euskarrian, bateria bat du, argiztapenerako. Oso formatu erakargarria da supermerkatuetarako eta biltegi handietarako.  Prototipoaren garapena ohiko inprimatze-tekniketan oinarritzen da, hala nola serigrafian: tinta eroaleak erabiltzen ditu, edo erresistentziak egiteko aukera ematen dutenak.

Gainditu beharreko zailtasunen artean egon da sistemak edo programazioak malgutasunik ez galtzeko moduan "itsastea" mikroLEDak. “Erakuslearen bilgarritasunari eta arintasunari eustea izan da zailena, eramangarria eta zabalgarria izaten jarraitu dezan”, esan du Isabel Obietak, gure lankide eta ekimenaren arduradunak.

Diseinu sinplea da, eta, beste produktu batzuen aldean, nahiko merkea. Besteetatik bereizten du bilgarria izateak eta alor desberdinetan aplikatzeko modukoa izateak. Gaur egun, mintz-teklatuen fabrikatzaileek eta moda sektoreak erabiltzen dute, malgua delako.

Gabriel Sola Gipuzkoako Delta Taldeko gerenteak adierazi duenez, beren proiektu "arriskutsuena eta berritzaileena" da erakusle bilgarri hau.

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: