NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Automobilgintzarako fabrikazio-prozesu berri bati ekin diogu, CIE LEGAZPIArekin batera

2018.11.05

Ibilgailuen sistema diferentzialetan erabiltzen diren koroa horzdun berriei esker, kostuak murriztu egingo dira

Duela hiru urte ekin genion CIE Legazpiarekin batera sinergiak sortzeari, balio erantsi handiagoko eta kostu txikiagoko produktuak egiteko fabrikazio-prozesu berri batzuen bidez. Koroa horzdunak ekoizteko moduan atzeman genuen horretarako aukera bat. Ibilgailuen mekanismo diferentzialean erabiltzen diren engranaje konikoak dira koroa horzdunak.

Prentsa bertikaleko forjatze konbentzionala eta forjatze birakaria hibridatuz egiten dira koroa horiek, zeinek aukera ematen baitute piezaren azken geometriara hurbiltzeko eta abantaila nabarmenak baitituzte orain arteko prozesuekin alderatuta.

CIE Legazpiak zabaldutako datuen arabera, piezako 950 g material aurrezten da, hau da, % 15 gutxiago behar da, gutxi asko. Teknologia hori industriara hedatzeko hurrengo urratsa da bideragarritasun-azterketa bat egitea eta, agian, pieza berriak egiteko erabiltzea etorkizunean.

Material-kantitatea nabarmen gutxitzeaz gain, beste bi alor hauetan ere aurrezten laguntzen die CIEk bere bezeroei: mekanizazio-kostuetan, batetik, eta lehengaietan, bestetik, "near to shape" kontzeptua baliatuz, hots, azken geometrietatik gertu egongo diren eta balio erantsi handiagoa duten piezak eginez.


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: