NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Errealitate fisikoa eta digitala industrian nola fusionatzen diren aurkeztu dugu BIEMH 2018n

2018.06.07

Bienal honetan, digitalizazioaren alorreko berrikuntzak eta teknologiak aurkeztu ditugu, denak ala denak guk gidatuta enpresekin garatutakoak

Ekainaren 1ean amaitu zen  BIEMH azokaren 2018ko edizioa; 42.000 bisitari izan ditu, eta “erabateko arrakasta” izan da, antolatzaileek berek esan dutenez. Teknologia negozio bihurtu zen astebetez, Bilbao Exhibition Centren. Bienalak % 5 bisitari gehiago izan zituen, eta enpresetarako eta haien eraldaketa digitalerako espazio berri interesgarriak.

BIEMH azokako protagonista nagusia berrikuntza izan da, industriaren motor gisa hartuta, eta TECNALIAn ez dugu galdu aukera gure soluzioak erakusteko. Gure standean, fabrika digital baten kopia egin dugu, eta, han, lan-ingurune erreal baten simulazioan, lau robot elkarlanean aritu dira, automozioko eta aeronautikako piezak sortzen, hautatzen eta muntatzen. Prozesu osoak bere "biki digitala" izan du, hau da, produktu edo prozesu baten eredu birtuala, zeinak digitalki erreproduzitzen baitu bere bertsio errealaren portaera eta errendimendua. Teknologia berri horri esker, bizkor eta eraginkortasunez eboluzionatzen dira prozesuak zero akatseko bertsio eraginkorrago eta ingurunera hobeto egokituagoetarantz.

Gure standetik pasatu diren bisitariek zuzenean ikusi ahal izan dituzte digitalizazioaren alorreko zenbait berrikuntza eta teknologia, denak ala denak guk gidatuta enpresekin lankidetzan garatuak, akatsik gabeko produktuak lortu, prozesuen eraginkortasuna handitu, materien eta energiaren kontsumoa optimizatu eta industria-inguruneen segurtasuna maximizatzeko. Horretarako, industriaren eraldaketa digitaleko joerak eraman ditugu gure 4.0 standera azokak iraun duen 5 egunetarako, eta lau gure bereizitan erakutsi: lehenengoak 4.0 fabrika baten “benetako” lan-ingurunea eta haren “biki digitala” erakusten ditu; bigarrenean, 3D fabrikazioa da nagusi; hirugarrena, berriz, beren 4.0 estrategia diseinatzeko tresnaren bat duten enpresetara bideratuta dago; eta laugarrena 4.0 industriak behar dituen prestakuntzaren eta profilen ingurukoa da.

Industria berri horretan sortzen ari diren aldaketa handien eraginez, % 30 baino gehiago hazi da gure jarduera azken urtean enpresekin 4.0 industria zabaltzeari dagokionez. Gaur egun, 180 enpresarekin baino gehiagorekin ari gara lankidetzan, eta, horri esker, 50 milioi fakturatu ditugu 2016ko bienaletik. Lorpen horietara iristeko, 400 pertsona baino gehiago ari dira gaur egun lanean TECNALIAn, eraldaketa digitalarekin erlazionatutako proiektuetan.

Bienaleko gure egonaldia ikusi nahi baduzu, bisitatu Flickr-en gure argazki-albuma

5


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: