NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Etorkizunera begira: EIT Manufacturing-en aurkezpena

2019.02.15

150 aditu baino gehiago bilduko dira Donostian, 4.0 fabrikazioko Europako berrikuntza-sare handiena martxan jartzeko

Fabrikazioaren sektorea Europaren motor nagusietako bat da; bi milioi enpresa baino gehiago ditu, eta ia 30 milioi pertsonak lan egiten dute zuzenean sektore horretan. Hala ere, sektorea goitik behera aldarazten ari dira merkatuaren eta gizartearen behar berriak, aurrerapen teknologiko bizkorrak eta ingurumen- eta jasangarritasun-baldintzak. Sektorea lehiakorragoa, jasangarriagoa eta produktiboagoa izaten laguntzeko sortu da EIT Manufacturing, 4.0 fabrikazioko Europako berrikuntza-sare handiena. Europako Batzordearen laguntza du, eta Europako 17 herrialdetako 50 enpresa eta zentro teknologikok baino gehiagok parte hartuko dute, xedetzat harturik Europa mundu osoan berrikuntzaren erreferentzia bihurtzea eta enpresei laguntzea teknologia berriak bizkorrago eta modu eraginkorragoan barnera ditzaten.

Ekimenak Euskadin, Alemanian, Suedian, Austrian eta Italian izango ditu egoitzak, eta aste honetan eman ditu lehen urratsak, Donostian. Izan ere, atzo hasita, otsailak 14, osteguna, eta gaur arte, otsailaren 15a, ostirala, Europako 150 aditu baino gehiago bildu dira, lehen egitekoak adosteko eta martxan jartzeko. I+Gko lankidetza, trebakuntza eta negozio berriak sortzea oinarri dituzten proiektuak sustatzea eta laguntzea da helburua, jarduera-ardatzak izanik robotika, digitalizazioa, “0 akatseko” fabrikazioa eta fabrikazio aditiboa.

Mendebaldeko nodoa Euskadin egongo da, eta erakunde hauek jarriko dute martxan: Aernnova, Mondragon Korporazioa, IK4 Research Alliance, ITP Aero eta Tecnalia. Haiek koordinatuko dituzte Frantziako, Portugalgo eta Espainiako erakundeak eta sustatuko erakunde horien parte-hartzea.

Informazio gehiago prentsa-oharrari buruz

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: