NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Garraioan eta Industrian materialek izango duten erabilera aztergai, Donostian, 260 adituk

2017.06.20

Mondragon Unibertsitateak, TECNALIAk eta AEMAC Material Konposatuen Espainiako Elkarteak antolatu dute MATCOMP2017, Material Konposatuei buruzko XII. Biltzar Nazionala

Europar Batasunean, garraio-sektoreak igortzen du berotegi-efektuko gasen laurdena, gutxi gorabehera. Gainera, sektore horrek du, 1990eko emisio-mailekin alderatuta, emisioen hazkunde-tasarik handiena. Emisioak urritzeko bide nagusietako ibilgailu arinagoak egitea da. Adibidez, auto baten pisua % 10 txikiagotuta, erregaiaren kontsumoak % 7 egin lezake behera. Horrenbestez, kontua da automobilgintzan ibilgailu arinagoak egiteko material berriak garatzea, hegazkingintzan dagoeneko egin den bezala. Horri erantzuteko, teknologia garatu nahi da; batetik, arintasunari dagokionez, autoak hegazkinak bezala egiteko, eta, bestetik, lehiakortasunari dagokionez, hegazkinak autoak bezala egiteko.

MATCOMP2017 Material Konposatuen XII. Biltzar Nazionalaren helburua material horien etorkizuna aztertzea izango da. Donostiako Kursaal Auditoriumean egingo da Biltzarra, Mondragon Unibertsitateak, TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak eta AEMAC Material Konposatuen Espainiako elkarteak antolatua, ekainaren 21etik 23ra.

260 aditu baino gehiago jardungo dira material konposatuen alorreko azken ikerketak eta teknologia berritzaileak aurkezten; azalduko dute, orobat, zertarako eta zer neurritan erabiltzen diren material horiek zenbait sektoretan, hala nola garraioan, automobilgintzan, hegazkingintzan, trengintzan, eta makina-erremintan.

Informazio gehiago prentsa-oharrari buruz


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2017 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: