NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Material konposatu arinagoak eta erresistenteagoak material konbentzionalen ordezko

2019.03.07

Funtsezkoak dira aeronautikan, automobilgintzan, ontzigintzan eta kirolean

JEC Composites

Konposite edo material konposatuen abantaila nagusietako bat da propietate mekaniko ezin hobeak dituzten pieza arinak lortzeko aukera ematen dutela, eta horrek hainbat abantaila ditu aeronautikan, eraikuntzan, automobilgintzan, ontzigintzan eta kirolean.

Konpositeek aukera ematen dute, halaber, forma konplexu oso zehatzak egiteko, degradazioarekiko erresistentzia bikaina dute, eta korrosioarekiko oso erresistentzia altua.

TECNALIAk material konposatuko egiturak egiten ditu, ekoizpen-prozesu eta -baliabide bizkor eta automatizatuen bidez. Halaber, osagaiak optimizatzen ditu, konpositeen bidez materialak arintzeko.

Gure garapen teknologiko batzuk erakutsiko ditugu Pariseko JEC azokan, material konposatuen nazioarteko topagunean: inpaktu handiko berrikuntza eragiten duten eta epe ertainera fabrikazio-prozesuak (batez ere, garraioaren sektorekoak) baldintzatuko dituzten materialak.

- Konposite termoplastiko indartuak (CAPROCAST).

- Erretxina-transferentzia bidezko moldaketa guztiz automatizatu eta (material- eta energia-)efizientea (TAPECOMP edo fully automated and (material and energy) efficient RTM process)

- Inprimaketa funtzionala.

- Material anitzeko egiturak eta haiekin erlazionatutako lotura-teknologiak.

- Pisua murrizteko sistema eta prozesu berriak automobilgintzarako, aeronautikarako eta trengintzarako.

JEC 2019 azokako gure egonaldiari buruzko informazio gehiago

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: