NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

4.0 soluzioak galdategien eraldaketa digitalerako

2018.10.25

Tokia: 101 eraikina, Bizkaiko teknologia-parkea (Zamudio)
Data: 2018.10.25
Ordutegia: 09:00h - 16:30h
Iraupena: 7 ordu
Antolatzailea: TECNALIA
Prezioa: 150€
Ana Olaizola
ana.olaizola@tecnalia.com

Galdaketaren sektorearen eraldaketa digitalak zailtasun handiak gainditu behar ditu: fabrikazio-teknologia berrietako, kontrol- eta neurketa-teknologietako eta logistikako tresna digitalek sortzen duten datu-bolumen izugarria interpretatu beharra, adibidez. Informazio digital hori beharrezkoa da ekoizpen-ratioak handitzeko, energiaren erabilera optimizatzeko eta enpresak errentagarriagoak izateko.

Galdategietako langile teknikoei, prozesu-ingeniariei eta I+Gko ingeniariei zuzendua dago jardunaldia, eta galdaketaren sektorea eraldatzeko 4.0 soluzioak lantzen jarraitzeko da; izan ere, une honetan, erronka handiei ari zaie aurre egiten sektore hori. 

Zure zain gaituzu!

PROGRAMA

OrdutegiaGaia
09:00-9:30 PARTE-HARTZAILEAK ERREGISTRATZEA
09:30-09:45 Ongietorria
► Marcial Alzaga, Galdatzaileen Elkarteen Espainiako Federazioa (FEAF)
► Alberto Abuin, Galdaketaren Alorreko zuzendaria, eta Mikel Niño, 4.0 Industriaren arduraduna (TECNALIA)
09:45-10:05 KEYNOTE
10:05-11:15 Urtzea eta materialak: erabakiak hartzeko zer behar eta soluzio dauden urtze-fasean eta materialetan
► Hizlaria: MATERIAL CONEXION 
11:15-11:50 ATSEDENALDIA - KAFEA
11:50-12:45 Galdaketa-prozesuak:4.0 soluzio batzuen azterketa, zenbait azpiprozesuri konponbidea emateko, hala nola hauei: grabitatea hareazko moldean, HPDC, argizari galduzko galdaketa, etab., zenbait materialekin.
► Hizlaria: LORAMENDI
13:00-14:15 OTORDUA - LUNCHA
14:15-15:15 Kalitatea, efizientzia energetikoa eta ingurumena:  produktuari egiten zaizkion kontroletan egin diren aurrerapenak, hala nola karbono-aztarna, energia-kontsumoa, hondakinak eta abar kontrolatzea. 
Hizlaria: UNE
15:15-16:00 Zibersegurtasuna, robotika: datuak hartzea, konfidentzialtasun handia, datuak babesteko segurtasun-sistemak eta akats handiak eragiten dituzten lan errepikakor eta monotonoak sinplifikatuz alderdi arriskutsuak hobetzeko robotika.
► Hizlaria:TECNALIA
► Hizlaria: ANJU
16:00-16:30 Jardunaldiaren amaiera eta ONDORIOAK

IZENA EMATEKO PROZEDURA

Bete formularioa esteka honen bidez: IZEN-EMATEA

TARIFAK

150 euro, BEZa barne (% 21)

Formularioa bete eta bidaltzean, haren faktura igorriko dizute idazkaritzatik, ordainketa egin dezazun. Ordainketa edo haren banku-ziurtagiria jasotzen denean berresten da baduzula ekitaldian parte hartzeko lekua.

ORDAINTZEKO MODUA: BANKU-TRANSFERENTZIA

Banku-kontua: CAIXA

ES6321008686850200003330

CAIXESBBXXX

Onuraduna: TECNALIA Research and Innovation

Informazio gehiago: ana.olaizola@tecnalia.com


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: