NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

BIEMH 2018 - Makina Erremintaren Nazioarteko Bienala

2018.05.28 - 2018.06.01

Tokia: Bilbao Exhibition Centre - BEC. Azkue ingurabidea 1, 48902 - Barakaldo
Data: 2018.05.28 - 2018.06.01
Iraupena: 5 egun
Antolatzailea: BEC - Bilbao Exhibition Centre

TECNALIA azokan izango da, aurreko edizio guztietan bezala, BIEMH 2018 (1 pabilioia - stand-a 15) industria 4.0 eta DIGITALIZAZIOA industriaren lehiakortasuneko palanka gisa hedatzeko eragile gakoa delako.

Digitalizazioa fabriketara iritsi zenean sortu zen industria 4.0; paradigma berria, berriz, hau da: bi mundu horien arteko konexio iraunkorra lortzea, eraginkortasun- eta lehiakortasun-eragile izan dadin etorkizunean. Asmo horrekin sortu da “biki digitala”, eta azokan izango dugu. Produktu edo prozesu baten eredu birtuala da; zehazki lotzen zaio bertsio errealari, eta digitalki erreproduzitzen ditu haren portaera eta errendimendua. Etengabeko atzeraelikaduran oinarritzen da "bikiaren" funtzionamendua. Bakoitzak bere ingurunetik (fisikoa eta erreala; optimoa eta birtualizatua) jasotzen du informazioa eta, hala, azkar eta eraginkorki pasatzen dira "zero akastun" bertsioak izatera, eraginkorragoak eta inguruari hobeto egokituak.

Testuinguru horretan ari gara lanean, fabriken eta haien ekoizpen-prozesuen erreplika birtualak industrian ezartzeko, akatsak eta portaera anomaloak iragartzeko eta denbora errealean lortzeko produktu eta prozesu aurreratuak, zeinahi egoerari egokituak. Hala aurkeztuko dute BIEMHren hurrengo edizioan. Teknologia berri horren arabera, produktu baten diseinuan sortzen den sistema ziberfisikoa aprobetxatzen da, aktibo hori martxan dela sortzen den informazioarekin elikatzeko, zenbait estimulurekiko zer erreakzio dituen ikusteko eta ondorioak aztertzeko, gerora ondasunak aberastu eta produktu-unitate berriak optimizatzearren.

Gainera, industriaren digitalizazioak enpresei ekarriko dizkien zailtasun eta erronkei erantzungo die, ohiko fabrikazio- eta ekoizpen-ereduak berrasmatu beharko baitira lehiakortasunari eusteko. Industria 4.0, beste gauza guztien gainetik, digitalizazioa lortzeko soluzio “adimenduna” da. TECNALIAn, teknologia hazkunde-palankatzat hartuta ekiten diogu eraldaketa horri.

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: