NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

BIEMH 2020: Makina-erremintaren Nazioarteko Bienala

2022.11.24 - 2022.11.29

Tokia: Bilbao Exhibition Centre – BEC
Data: 2022.11.24 - 2022.11.29
Iraupena: 5 egun
Antolatzailea: BEC - Bilbao Exhibition Centre

Makina-erremintaren Nazioarteko Bienalean izango da aurten ere TECNALIA, aurreko edizio guztietan bezala. 4.0 teknologia industriara hedatu izanaren eragile eta industriaren digitalizazioaren eragile funtsezkoak gara, lehiakortasunerako akuilu gisa.

BIEMH bienala teknologiarik berritzaileenen erakusleihoa izango da aurten; izan ere, teknologiak goitik behera aldatzen ari dira makina-erremintaren sektorea. Azokak, beraz, punta-puntako fabrikazio-prozesuen azken berriak ekarriko dizkigu.

31. edizio honetan, BIEMH azokaren osagarri diren hiru ekitaldiak ere izango ditugu "4.0 Pabiloian". Prozesuak digitalizatzeko eta fabrikazio aditiborako soluzioak eskainiko dituzte, 4.0 Industria Iraultzaren barruan.

Ekitaldi paralelo horietan, erakusketak eta zuzeneko erakustaldiak ikusteaz gain, hitzaldi interesgarriak eta munduan ospe handia duten hizlari adituen hitzak entzungo ditugu. 

  • BE DIGITAL: teknologia digitalen aplikazio industrialari esklusiboki zuzendutako foro berritzaile honen hirugarren edizioak gune berean bilduko ditu teknologia digitalen aplikazioa ahalbidetzen duten eragileak eta enpresak.
  • ADDIT3D: Espainiako industriari aplikatutako teknologia aditiboaren eta 3Dko teknologiaren erreferente gisa sendotu den nazioarteko azoka honetan, urtero erakusten digute nolako berrikuntzak izan diren material berrietan, metalen fabrikazio aditiboan, piezak optimizatzeko soluzioetan, serieko fabrikaziorako aurrerapenetan, etab. Sektoreko profesional onenen erakustaldi praktikoak ikusiko ditugu bertan.
  • IMIC- Industrial Maintenance Innovation Conference: erakusleiho ireki bat da, hainbat gaitako azken joerak eta garapenak erakusten dizkiguna, hala nola industriako mantentze-lanetakoak, aktiboen eta instalazioen kudeaketakoak eta ekoizpenaren fidagarritasunekoak.
  • WORKINN industriarako talentua: enplegurako foro hau enpresen eta azken ikasturteko ikasleen arteko topagunea da. Lana aldatu nahi edo lanera itzuli nahi duten sektoreko profesionalentzat ere bada.
Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2020 Tecnalia.. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua, 2. E-20009 Donostia (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: