NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Digitalizazioa industrian: elkarreragingarritasuna eta zirkulartasuna

2020.12.01

Tokia: Gotowebinar
Data: 2020.12.01
Ordutegia: 09:00-11:30
Iraupena: 2 ordu eta 30 minutu
Antolatzailea: TECNALIA
Prezioa: Doan

Interkonektibitateak, elkarreragingarritasunak eta zirkulartasunak aukera eta erronka handiak dakartzate industrian.

Industria-ingurunea iraultza batetik bestera ibiltzen da. Makinak eta sistemak konektatzen ditugu, erabakiak azkarrago eta eraginkorrago hartzeko. Baina ez gara makinez bakarrik ari; produkzio-baliabideekin konektatuta dauden pertsonez ere ari gara, bai eta bezeroekin eta hornitzaileekin konektatutako enpresez ere. Zirkulartasuna, berrerabilera, birfabrikazioa, birziklatzea... dira erronka berriak.

Zer eskakizun eta erronka ditu fabrikazioak elkarreragingarritasuna eta zirkulartasuna zabaltzeko? Zer faktorek dute eraginik handiena haiek merkatu eta industrietan ezartzeko? Zer eragin du merkatu eta industrietako manufaktura-enpresetan?

Iraultza honi aurre egiteko, eraldaketa digitalaren hiru faseetatik igaro behar du industriak: 

  • Datuak denbora errealean digitalizatzea eta integratzea
  • Produktuak eta zerbitzu-eskaintza digitalizatzea 
  • Negozio-eredua birdefinitzea eta zabaltzea  

PROGRAMA 

  • 09.00-09.15: CF2-ren aurkezpena eta bileraren helburuak
  • 09.15-09.45: 1. hitzaldia: digitalizazioa eta elkarreragingarritasuna
  • 09.45-10.30: 1. lan-tailer interaktiboa
  • 10.30-11.00: 2. hitzaldia: digitalizazioa eta ekonomia zirkularra industria-sektorean
  • 11.00-11.45: 2. lan-tailer interaktiboa
  • 11.45-12.00: Ondorioak 

EDUKIA 

  • Enpresen elkarreragingarritasunean eta zirkulartasunean eragina duten alderdi guztien ikuspegi orokorra eskaintzea 
  1. Jardunbide egokiak
  2. Erronka teknologikoak
  3. Helburuak
  4. Eragileak
  5. Erabiltzen diren teknologiak
  6. Bi enpresa-kasu garrantzitsu azaltzea

NORENTZAT 

  • Edozein industria-sektoretako fabrikazio- eta produktu-arduradunak
  • Diseinatzaile industrialak eta joera teknologiko berrietan interesa duten pertsonak.

OHARRA: Webinar hau gaztelaniaz egingo da

 

Tailerretan, parte hartzeko eta beren zalantzak edo ikuspegiak azaltzeko aukera izango dute enpresek.

Ekitaldian izena ematea

Ekitaldi honetan izena eman nahi baduzu, bete formulario hau:

Parte-hartzailearen datuak

(*) ikurra duten eremuak nahitaez bete behar dira

 
 
 
Segurtasun galdera ezinbestekoa
Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2020 Tecnalia.. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua, 2. E-20009 Donostia (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: