E-mugikortasuna etorkizuneko gizartearen ibilgailua

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

E-mugikortasuna: etorkizuneko gizartearen ibilgailua

2018.02.23 - 2018.02.24

Tokia: Bilboko Itsas Museoa Ramon de la Sota kaia, 1 - 48011 Bilbo
Data: 2018.02.23 - 2018.02.24
Ordutegia: Otsailak 23, ostirala, 9:00-13:40
Iraupena: 2 egun
Antolatzailea: El Correo
Prezioa: Doan
Ana Olaizola
ana.olaizola@tecnalia.com

Martxan da aurtengo "e-MUGIKORTASUNA: ETORKIZUNEKO GIZARTEAREN IBILGAILUA” jardunaldia, , ibilgailu elektrikoei eta mugikortasunari buruzko Euskadiko topagune nagusia. Hauei dago zuzendua, nagusiki: alor honetan programak egiten dituzten erakundeak, ibilgailu elektrikoak merkaturatzen dituzten enpresak; ibilgailu elektrikoetarako motorrak, osagarriak eta abar ikertzen eta garatzen dituzten enpresak, eta inbestitzaileak. Mugikortasun-eredu horren ezarpenean dauden berrikuntza guztien berri emango zaie bertaratzen direnei, “zero emisio” kontzeptua sustatuko da, eta ibilgailu elektrikoa dagoeneko errealitate bat dela frogatuko.

Sektoreko berrikuntza nagusiei buruz hitz egin ahal izango da topagunean: auto elektrikoak, hibridoak, motorrak, ibilgailu industrialak, bizikletak, bateriak, karga-estazioak eta ekimen publiko zein pribatu guztiak. Profesionalen eta erakundeen arteko dibulgazio-jardunaldi horretan, ibilgailu elektrikoa gizartean ezartzearen inguruko elementu guztiei buruz hitz egingo da.

El Correok antolatzen du jardunaldia, TECNALIArekin batera, eta Alberto Peña TECNALIAko Automobilgintzako zuzendaria moderatzaile arituko da “Elektrifikatzea garraioan: soluzio berriak” mahai-inguruan, non arreta berezia jarriko baitzaio hirietarako produktu berriak agertzen ari diren hiri-inguruneei.

Ez hutsik egin; EMAN IZENA hemen. Lekua mugatua da. 

PROGRAMA 

OrdutegiaGaia

09:00

Ongietorria

09:15

Hitzaldia: “Ibilgailu elektrikoa: zer jarrera du Europak baterien fabrikazioa dela eta?” Noshin Omar. VUBko Battery Innovation Center zentroaren zuzendaria.

09:45

1. mahai-ingurua: “Ibilgailu elektrikoen zabalkundearen gaur egungo egoera eta zer espero den epe laburrera, ertainera eta luzera”

Zabalkunde-egoeren analisia eta salmenta-igoera potentziala, eta zer eragin duten beste motor-mota batzuetan.

· Javier Arboleda. Hyundaiko Zerbitzuetako zuzendaria.

· David Barrientos. Nissaneko Komunikazio Korporatiboko eta Mugikortasun Adimenduneko Espainiako zuzendaria.

· Jon Asín. AEDIVE - Asociación Empresarial para el Desarrollo e Impulso del Vehículo Eléctrico elkarteko lehendakaria.

Moderatzailea: Mikel Lorente. AIC - Automotive Intelligence Center zentroko eta ACICAE - Cluster de Automoción de Euskadi klusterreko zuzendari teknikoa.

10:30

2. mahai-ingurua: “Ibilgailu elektrikoa. Kontsumitzailearen ikuspegia”. Kontsumitzailearen ikuspegia: aldatzeko prest gaude? Ibilgailuaren erabiltzailearen eta erosle potentzialaren ikuspegia, beldurrak, mitoak, errealitateak, etab.

· Ricardo de Lombas. CITRÖENeko Elektrikoen Dibisioko zuzendaria.

· Estibaliz Barañano. Ibilgailu elektrikoen erabiltzailea.

  Moderatzailea: Manu Cortés

11:10

Kafea

11:40

Hitzaldia: “Garraioaren elektrifikatzea; Horizon 2020ko proiektu gailenak”.

Vittorio Ravello. Fiaten Ikerketa Zentroko (CRF) Ibilgailuen Ikerketa eta Berrikuntza Alorra.

12:10

3. mahai-ingurua: “Elektrifikatzea garraioan: soluzio berriak” Arreta berezia jarriko zaio hirietarako produktu berriak agertzen ari diren hiri-inguruneei.

· Enrique Monasterio. EEEko Garapen eta Berrikuntzako zuzendaria.

· Agustín Muñoa. Renault Sareko Plangintza Korporatiboko zuzendaria.

· Alfonso Gil. Bilboko Udaleko alkateordea eta Garraio zinegotzia.

· Héctor Olabe. Irizarreko E-mobility dibisioko zuzendaria

. Emilio Titos. Mercedes Benz Españako zuzendari nagusia

Moderatzailea: Alberto Peña. TECNALIAko Automobilgintzako zuzendaria.

12:55

4. mahai-ingurua: “Azpiegituraren rola: bihur daiteke azpiegitura eragozpen?”

. Carlos Bergera. Iberdrolako Mugikortasun Berdeko zuzendaria.

· Álvaro Vázquez. Negozio-garapena. ABBko Ibilgailu Elektrikoen Azpiegitura.

· Jorge Ramos. IBILeko zuzendari nagusia.

  Moderatzailea: Inmaculada Zamora. EHUko Ingeniaritza Elektrikoko katedraduna.

13:40

Amaiera

emovilidad-euskadi-vehiculo-electrico

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: