NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

IN(3D)USTRY, fabrikazio aditibo eta aurreraturako soluzio berriak

2018.10.16 - 2018.10.18

Tokia: Bartzelonako Montjuiceko Firaren barrutiko 8. jauregia
Data: 2018.10.16 - 2018.10.18
Iraupena: 2 egun
Antolatzailea: BARTZELONAKO FIRA

Robotika, moldeak eta matrizeak, plastikoak, material berriak eta 3D inprimaketa ditu ardatz hirugarren IN(3D)USTRY From Needs to Solutions topaketak. Jardunaldiaren helburua: teknologia horren erabilera sustatzea industria guztian.

Aurten, etorkizunean fabrikazio aditiboaren erabiltzaile izan daitezkeen zenbait sektore berri ere izango da ekitaldian: manufaktura aurreratua, moldeak eta matrizeak, material berriak, plastikoak eta 3D inprimaketa. Sektore berri horien ingurura bilduko dira fabrikazio aditiboaren osagarri diren ekoizpen-teknikak, produkzio- eta balio-kate osoaren erakusgarri.

IN(3D)USTRY Arena da ekitaldiaren erdigunea, eta han izango dira beren esperientziak aurkezten ekoizpen-prozesuetan jada 3D inprimaketa aplikatzen ari diren zenbait enpresa, aeronautika, osasuna, industria, automobilgintza eta txikizkako salmenta sektoreetakoak.

Teknologia berritzaile hori erabilita fabrikatutako hainbat pieza ere jarriko dira ikusgai erakusketa-eremu batean,  non zenbait fabrikatzailek azken belaunaldiko inprimagailuetan txertatu dituzten berrikuntzak plazaratuko dituzten.

Barcelona Industry Week hiru eguneko jardunaldiaren barruan egingo da ekitaldia, non bazkide estrategiko gisara jardungo garen. Hiru hauek dira ekitaldi nagusiak: HEALTHIO, IN(3D)USTRY From Needs to Solutions eta IOT Solutions World Congress, guztiak ere 4. iraultza industrialaren ikuspegi orokor bat eskaintzen dutenak, eta industriaren etorkizuna hurbiltzen.


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: