NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Itsasgarrien bidezko loturetarako etorkizuneko teknologiak

2019.09.16 - 2019.09.18

Tokia: Miramar Jauregia, Donostia
Data: 2019.09.16 - 2019.09.18
Ordutegia: 09:00-18:00
Iraupena: 3 egun
Antolatzailea: TECNALIA
Prezioa: Maiatzaren 16a baino lehen, 475 €

ITSASPENARI ETA ITSASGARRIEI BURUZKO XX. NAZIOARTEKO KONGRESUA

Itsaspenari eta Itsasgarriei buruzko Nazioarteko Kongresuaren XX. edizioa antolatzen ari da TECNALIA, Itsaspenaren eta Itsasgarrien Espainiako Taldearekin (GEEA) elkarlanean. Aurtengo edizioaren ardatza material anizkoitzeko egituren arazoak izango dira. Bi egunez, foro batean, itsasgarrien bidezko loturen teknologiak eta gai horri buruz dugun ezagutza erakutsiko dizkiogu elkarri.

Norentzat

  • Profesional espezializatuak
  • Fabrikatzaileak
  • Aurrerapen teknologikoak eta merkatuko berritasunak ezagutu nahi dituzten itsasgarri-erabiltzaileak
  • Fabrikazio-prozesuetan itsasgarriekiko soluzioak erabiltzen dituzten eta emaitzak hobetu nahi dituzten enpresa industrialak

Gai nagusiak

  • Itsasgarrien sintesia eta formulazioa
  • Itsasgarriak eta gainazalak karakterizatzeko teknikak
  • Industriarako interesgarriak diren itsasgarrien aplikazioak
  • Itsaspenaren ingeniaritza
  • Gainazalen tratamenduak
  • Loturen iraunkortasuna

Aurreko egunean, “Material anizkoitzeko egiturak” tailerra egingo da, eta material mota bat baino gehiago konbinatzen dituzten soluzioetan itsasgarriek duten paperarekin lotutako gaiak landuko dira.

Proposamenak aurkeztea

Edizio honetan, proposamenetan adibide praktikoak eta errealak erabiltzea sustatu da. Adibide horiek elkarri azaltzea oso interesgarria izango da itsasgarrien bidezko loturak produktu jasangarrien berrikuntzarako faktore gakotzat dituzten sektore industrialetarako.

Data garrantzitsuak

Apirilak 20 - Laburpenak jasotzeko azken eguna

Maiatzak 5 - Onartutakoen berri ematea

Uztailak 10 - Behin betiko testuak jasotzea

Lanak bidaltzeko helbidea: adhesivos@tecnalia.com

TarifaK 

Inskripzio-tarifak: 

  • Maiatzaren 16a baino lehen: 425 € + BEZa
  • Maiatzaren 16tik aurrera: 500 € + BEZa 

Ikasleen inskripzio-tarifak: 

  • Maiatzaren 16a baino lehen: 260€ + BEZa
  • Maiatzaren 16tik aurrera: 325€ + BEZa

Informazio gehiago behar izanez gero / harremanetarako: Ana Olaizola


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: