Jardunaldia Inprimatze funtzionaleko berrikuntzak, aplikazioak eta garapenak

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Jardunaldia: “Inprimatze funtzionaleko berrikuntzak, aplikazioak eta garapenak”

2018.04.10

Tokia: CENeko ekitaldi-aretoa. Huarte Doktorearen kalea 3, Iruñea
Data: 2018.04.10
Ordutegia: 9:00 - 13:00
Iraupena: 4 ordu
Antolatzailea: Functional Print, Inprimatze Aurreratuko Klusterra
Isabel Obitea
isabel.obieta@tecnalia.com

Inprimatze tradizionalaren sektorea berrasmatzen ari den honetan, inprimatze funtzionala bihurtu da zutabe berrietako bat, aukera ematen duena hainbat sektoretara aplikatutako negozio-lerro berriak irekitzeko: esaterako, argitaletxeetara (liburu eta aldizkari digital eta interaktiboak, gailu inprimatu funtzionalak...), industria-sektorera (zirkuituak, antenak, sentsoreak, bateriak, etab.), nekazaritzako elikagaien sektorera (biosentsoreak, ontzi eta etiketa adimendunak...) eta osasun-sektorera (diagnostiko biokimikorako gailuak, saiakuntza biologikoen testak...).

Hauxe da inprimatze funtzionalaren funtsa: funtzionaltasun berriak dituzten produktuak fabrikatzea inprimatze bidez. Horretarako, inprimatze-teknologia tradizionalak erabiltzen dira (offset, sakongrabatua, serigrafia...) material aurreratuekin, hala nola tinta gidariak, bioaktiboak edo termokromikoak. Hala, balio erantsi handiko eta aplikazio ugariko produktuak lortzen dira, kostu apalean, kantitate handitan eta ingurumen-inpaktu txikiagoarekin.

TECNALIA ekitaldian kolaboratzaile izanik, hitzaldi batekin hartuko dugu parte: Inprimatze funtzionaleko plataforma: materialetik hasi eta pieza funtzionaleraino. Hizlaria gure lankide Isabel Obieta izango da, Industria eta Garraioko proiektu-zuzendaria.

Gehiago jakin nahi baduzu halako materialen berrikuntza, aplikazio eta garapenei buruz, gonbidatzen zaitugu Functional Print Inprimatze Aurreratuko Klusterrak antolatutako jardunaldira etor zaitezen, zeinak enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzen baititu.

Informazio gehiago eta izen-ematea:

http://ingenioenred.es/curso/235/jornada-de-difusian-innovaciones-aplicaciones-y-desarrollos-en-impresian-funcional

Ordutegia Gaia
11:00 - 11:15 Parte-hartzaileen harrera
11:15 - 11:30 Jardunaldiaren hasiera. Cluster Functional Print“Inprimatze funtzionala bultzatzeko jarduera-lerroak”. Mar González, clusterreko kudeatzailea.
11:30 - 12:00 CEMITEC, "Elektronika inprimaturako material eta aplikazio berrien garapena". Rakel Herrero (Material Jalkitzearen arloa) eta María Lasheras (Materialen arloa).
12:00 - 12:30 TECNALIA, "Inprimatze funtzionaleko plataforma: materialetik hasi eta pieza funtzionaleraino”. Isabel Obieta, Tecnaliako Industria eta Garraioa Dibisioko proiektu-zuzendaria.
12:30 - 12:45 Cluster Funcional Print, "Inprimatze funtzionaleko adibideak eta arrakasta-kasuak". Mar González, cluster manager-a.
12:45 - 13:00 Adastra. "I+G+Bko finantzaketa publikoa eta pribatua eta inbertsioak". Mario J. Moya, bazkide zuzendaria, eta Guillermo Ibarra, finantzaketa publikoko eta I+Gko arduraduna.
Networking aperitiboa

LAGUNTZAILEAK

 logo-CEMITEC-ADITECH   TECNALIAcolor 72ppp

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: