NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Sustainable Urban Mobility Congress: hiri-mugikortasun jasangarriaren aukerak eta zailtasunak

2019.02.20 - 2019.02.21

Tokia: Bilboko Euskalduna Jauregia
Data: 2019.02.20 - 2019.02.21
Iraupena: 2 egun
Antolatzailea: Bilboko Udala eta PETRONOR

Movilidad sostenible

2019ko otsailaren 20an eta 21ean, Sustainable Urban Mobility Congress biltzarra egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Topagune horretan, eragile publiko eta pribatuek hiri-mugikortasun jasangarriaren aukerei eta zailtasunei buruz eztabaidatuko dute.

SUM Bilbao 19 biltzarrak 13 saio izango ditu, eta, haietan, askotariko gaiak landuko dira, hiru ardatz nagusi hauek oinarri dituztela:

  1. Mugikortasuna jasangarriagoa izateko estrategiak eta politika publikoak
  2. Teknologia eta berrikuntza, mugikortasun jasangarrirako soluzioen sortzaile
  3. Garapen sozioekonomikorako aukerak

TECNALIAn badakigu etengabe ari dela aldatzen etorkizuneko mugikortasuna, eta uste dugu aldaketa hori bizkortzen ari dela joera handi batzuen eraginez: 

  • elektrifikazioa
  • gidatze automatizatua
  • automobil konektatua
  • mugikortasun-eredu berriak 

Gure lankide Javier Coleto, Industria eta Garraioaren alorreko Merkatuko zuzendaria, hizlari izango da biltzar horretan, eta mugikortasun jasangarriaren eredu berrietako I+G+Ba izango du hizpide.

SUM Bilbao 19 biltzarreko 13 saio teknikoetan eta harreman-sareak lantzeko jardueretan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Antolatzaileak

Bilboko Udala eta Petronor dira SUM Bilbao 19 biltzarraren buru, eta Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioa (FEMP), Euskadiko Udalen Elkartea (EUDEL) eta Hiri eta Tokiko Gobernu Batuak (CGLU) dituzte laguntzaile.

Más información e inscripciones

Sustainable Urban Mobility Congress

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: