NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Ikerketa-ildo nagusiak

Etorkizuna modelatu nahi dugu. Etorkizun horretan, garraioa jasangarria izango da, eta fabrikazio-prozesu eta –sistemak, berriz, eraginkorragoak. Etorkizuneko fabrika errealitate bihurtzeko lanean ari gara, eta material eta fabrikazio-prozesu berriak garatzeko ikertzen dugu.

Industriari buruz dugun ezagutzaz gain, gure alde ditugu teknologiaren garapen sendo bat eta bikaintasun zientifikoa ere, eragina eta balio erantsi handia duten soluzioak eskaini ahal izateko. Hauek dira gure garapen-arloko ildo estrategiko batzuk:

INDUSTRY 4.0

Industry 4.0 kontzeptua Alemanian sortu zen, laugarren industria-iraultza izendatzeko; iraultza hori sistema ziberfisikoetan oinarritzen da, IKTak, Internet eta teknologia berriak modu masiboan sartzearen bidez.

Industry 4.0 zabaltzen funtsezko eragileak gara. Izan ere, arlo zientifiko-teknologikoetan ezagutzak dituzten taldeak integratzen ditugu (besteak beste, fabrikazio aurreratuan, materialetan, software-garapenean, elektronikan, elkarlaneko robotikan, energian, ingurumenean, cloud computingean eta datuen azterketa masiboan) eta etorkizuneko fabrikari buruzko ikuspegia dugu.

GARRAIOAREN ELEKTRIFIKAZIOA

Ibilgailu elektrikoa eta, oro har, garraio elektrikoko sistemak joera garbia dira eta berehalako etorkizuna adierazten dute. TECNALIAk esperientzia handia du arlo honetan, eta nazioarteko izen handien artean dago askotariko ibilgailu-motetan (0,1 tonatik 30 tonara bitartekoetan) propultsatzaile elektrikoak kontrolatu eta simulatzeko HW eta SW sistemak garatzen V metodologietan oinarrituta eta tresna propioekin. 

  • Propultsio-sistema dimentsionatzea
  • Transmisioaren kontrola eta momentuaren kudeaketa
  • Energia-kudeaketa hibridoetan
  • Eragintza elektrikoaren kontrola (inbertsoreak)
  • E/E arkitekturan integratzea

 www.dynacar.es

dynacar-m

ARINTZEA: MATERIAL ANITZEKO EGITURAK

Isurien eta kontsumoaren arloko lege zorrotzek pisua murrizteko obsesioa eragin dute; horren eraginez, material anitzeko egiturak eta balio erantsi handiko osagaiak erabili behar izan ditugu, bai produktuari dagokionez, bai ekoizpen-prozesuari dagokionez.

Tecnalia, ZURE aliatu teknologikoa da material anitzeko egitura arinen diseinuan eta garapenean. Adituak garelako material konposatuetan; material horiek diseinatzen, prozesatzen eta fabrikatzen. Adituak garelako lotura itsasgarri eta mekanikoetan. Eta adituak garelako automatizazioan eta ikuskaritza-tekniketan.

behicle.eu

estructuras-multimateriales

ENERGIA-ERAGINKORTASUNA

Gure bezeroei laguntza ematen diegu beren eragiketa-gastuak eta beren aztarna ekologikoa murrizten; horretarako, haien egungo ekoizpen-prozesuak diagnostikatzen eta ebaluatzen ditugu, prozesu horiek optimizatzen ditugu, eta berrikuntza teknologikoak garatzen eta ezartzen ditugu industria-eremuetan energia-eraginkortasuna hobetzeko.

 

fundicion

MATERIAL FUNTZIONAL BERRIAK

Neurrira egindako materialak garatzen ditugu, aplikazio berezietarako diseinatuak, ohiko konposizioak erabilgarriak ez diren kasuetarako. 

  • Material eta sistema funtzionalak
  • Egiturazko materialak muturreko baldintzetarako
  • Nanomaterialak prozesatu eta tratatzea
  • Konbinazio berriak izotzaren kontrako egituretarako, suari aurre egiteko…
  • Material aurreratuak sentsoreentzat eta eragingailuentzat

material-funcional

ROBOTIKA MALGUA

Produktuak gero eta gehiago pertsonalizatzeko beharrak ekoizpen malguago bat eskatzen du, eskari eta ingurune aldakorrera egokitzeko gai dena. Testuinguru horretan, robotika gero eta sartuago dago ekoizpenean, bera baita malgutasun hori lortzeko tresna. TECNALIAn, robotika malgua garatzen duten teknologien arloan lan egiten dugu: mekatronika pilotu-estazioetarako, kontrol aurreratuko arkitekturak, maneiagailuak, easy-programming-a, hautemate-sistemak, ibilbide autodoigarrien planifikazioa edo robotika mugikorra.

GEHIKUNTZAKO FABRIKAZIOA

ALM (AdditiveLayerManufacturing) edo gehikuntzako fabrikazioa honela defini daiteke: 2-Dko hainbat geruza batuz (pilatuz), piezak / 3-Dko osagaiak sortzeko gai den teknologia-multzoa. Zalantzarik gabe, teknologia hori egungo ekoizpen-metodoak iraultzen ari da, eta gero eta presentzia handiagoa du industrian. Tecnaliak izen handia du jada arlo horretan, modu paregabean batzen baititu materialen zientziei, materialaren ekarpen-prozesuei eta fabrikazio-teknologiei buruzko ezagutzak. Metodo guztien artean, Tecnaliak bereziki lantzen ditu plasma bidezko soldaduraz eginiko gehikuntzako fabrikazioa (WAAM) eta proiekzio termikoaren bidezko material-eranstea (ColdSparay).

www.amaze-project.eu


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: