Negozio-aukerak

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Negozio-aukerak

TECNALIAn helburu hau dugu: IDEIA on bat NEGOZIO bikain bihur dadin lortzea.

Gure balio bereizgarria da estrategia orokorra eta teknologikoa integratzea, oinarritzat harturik teknologiari buruz nahiz jarduten dugun sektoreen merkatuari buruz dugun ezagutza sakona.

ARRAKASTAREN ADIBIDEAK 

DYNACAR

Automobilgintzako osagaiak eta sistemak diseinatu, garatu eta baliozkotzeko denbora errealeko simulazio-ingurunea

dynacar

dynacar

Dynacar, ibilgailuen dinamika modelizatzeko plataforma bat da,

ECUen eta powertraineko osagaien garapen-kate osoan erabil daitekeena (diseinu-fasetik hasi eta denbora errealeko baliozkotze-faseraino).

Tresna malgua da, eta edozein hizkuntzatan eginiko ereduak sar dakizkioke. Saiakuntza-banku batean ereduaren ordez osagai fisikoa jarrita, HiL (hardware in theloop) baliozta daiteke, bai eta gidatze birtuala (Human in theloop) egin ere.

 

robot manipulacion

DASWIND

Hutsegiteak aurreikustea aerosorgailuentzat

DASWind monitorizazio-sistema bat da, eta aerosorgailuetako materialen nekea eta hutsegite-moduak aurreikusteko ereduak ditu.

­

 

 

 

plasmapour

DIGIMET

ALTZAIRUTEGIKO HAUTSAK

DIGIMET oinarri teknologikoko enpresa berri bat da, duela gutxi sortua. Haren helburua da munduan erreferente bihurtzea altzairutegiko hautsen tratamenduan, labe metalurgikoaren kontzeptu berri batean oinarrituta.

 

 

m biopool

BIOPOOL

BIOPOOL proiektuaren helburua da lagin biologikoen bilatzaile informatiko bat garatzea biobankuen sare orokor batean, irudi histologikotik eta elkartutako datu klinikoetatik abiatuta, azken xedea izanik Europako, eta geroago, munduko biobankuen sare bat sortzea.

Horri esker, ikertzaileek lagin biologiko askoz gehiago eskuratu ahal izango dituzte, eta azkarrago, eta horrela ikerketa medikoak ere bizkortu egingo dira; horren ondorioz, herritarren bizi-kalitatea hobetuko duten aurkikuntzak eta aurrerapenak areagotuko dira.

 

 

caprocast

CAPROCAST

Poliamidazko konpositeak fabrikazio-prozesuaren fase bat kenduz lortzea da gure soluzioa. Lehengai gisa, zuzenean monomeroetatik abiatzen da, eta lortu nahi den osagaiaren itxurako molde baten barnean injektatzen dira. Moldearen barnean, zuntz-erako indargarria jarriko da aurrez. Injekzioa amaitu ondoren, monomeroek katalizatzaile batekin erreakzionatzen dute, eta dagokion polimeroa sortzen da. Horrela, konpositea lortzen da, behar den formarekin eta barnean indargarria duela, eragiketa bakarrean.

Fabrikazio-soluzioa bi patente-eskaerak babesten dute. Haietatik lehenak monomeroetatik abiatzen den fabrikazio-prozesua babesten du, eta bigarrena, berriena, PCT eskaera bat da, beharrezko ekipamendua babesten duena.

Gaur egun, instalazio prototipo bat dago, eta bertan automatikoki eskuratzen dira poliamidazko osagai industrialak, bai eta beira-zuntzez eta karbono-zuntzez indarturiko geometria sinpleak ere.


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: