Jarduera eremua

Osasuna

Tecnalia - Salud

Pertsonen osasuna eta bizi-kalitatea zaindu eta hobetuko duten ingurune osasungarrien garapenaz arduratzen gara. Hori dela eta, epe luzeko osasun- eta zaintza-sistemak, elikadura, garraioa, etxebizitza, hiria eta lantokia eraldatzera bideratzen dugu gure jarduera teknologikoa.

Hauek dira gure helburuak:

  • Osasuna pertsonalizatzea, esku hartzeko eta errehabilitaziorako diagnostiko eta tratamendu zehatzagoekin.
  • Gaixotasun kronikoak eta eragin handikoak prebenitzea, elikadura-kontsumo osasungarrien bidez.
  • Osasun-sistemaren bilakaera osasuna eta etxea autokudeatzeko, ospitalearen osagarri gisa.
  • Hiri- eta lan-eremuetako segurtasuna, erosotasuna eta irisgarritasuna hobetzea.

Gure eskaintza

ELIKAGAI ETA KONPOSATU FUNTZIONALAK

Elikadura-osagaien ondorio positiboak maximizatzen ditugu, haiek modu kontrolatuan babestuz, egonkortuz eta askatuz. Era berean, gure bezeroen artean osagai naturalen, teknologikoen eta funtzionalen zorro berriak garatzen laguntzen dugu, biztanlerian inpaktu handia duten gaixotasunak prebenitzeko. Arlo hauetan lan egiten dugu:

  • Osagai naturalak, teknologikoak (antioxidatzaileak, antimikrobianoak, koloratzaileak) eta funtzionalak lortzea (esterolak, probiotikoak, sinbiotikoak, prebiotikoak, bitaminak…), eragin handiko gaixotasunak prebenitzeko, hala nola diabetesa, minbizia, kardiobaskularrak, eta abar.
  • Halakoak babesteko, egonkortzeko eta modu kontrolatuan askatzeko sistemak garatzea (pH, tenperatura, argi eta abarren aurrean disolbagarritasuna eta egonkortasuna aztertzea, mikro- eta nano-kapsularatze tekniken edo estaldura jangarrien bidez, eta osagaien analisi mikrobiologiko, fisiko eta kimikoa eginez).
  • Toxikotasunari, bioerabilgarritasunari eta askapen-zinetikei buruzko in vitro azterketak egitea.

ELIKAGAI OSASUNGARRIAK

Nutrizio-balio handiko elikagaiak eta health claim elikagai-zorro berriak garatzen ditugu gure bezeroentzat, bai eta elikadura-osagarriak ere, eta, aldi berean, haien produktibitatea handitzen dugu 4.0 paradigmarekin, prozesu konplexuetako elikagaien kalitatearen kontrola bermatuz, elikagai-iruzurra hautemanez eta azpiproduktuak diru-iturri berri gisa balioetsiz. Arlo hauetan lan egiten dugu:

  • Elikagai funtzionalak (esterolak, probiotikoak, sinbiotikoak, prebiotikoak, bitaminak…) eta elikadura-osagarriak garatzea, bereziki inpaktu handiko gaixotasun kronikoak prebenitzeko.
  • Elikagaien nutrizio-balioa areagotzea eta elikagai osasungarriagoak garatzea: nutrienteen biodisponibilitatea hobetzea, elikagaiak birformulatzea nutrizio-balioa handitzeko (zuntz ugariko elikagaiak, proteinetan aberastuak…) edo nahi ez diren konposatuen presentzia murriztea (gantz aseak, gatza, azukrea…).
  • Elikagaien propietateak eta kalitatea hobetzea: propietate organoleptikoak kontserbatzea eta hobetzea, elikagaien bizitza erabilgarria areagotzea, populazio-talde desberdinetara egokitutako testura eta formatu berriak.

GARAPEN FARMAZEUTIKOA

Proiektu farmazeutikoen kudeaketa sinplifikatzen dugu, eta gure bezeroek fase bakoitzean dituzten beharren araberako sendagai-sortak fabrikatzen ditugu. Halaber, haien fabrikazio-prozesuak automatizatzen ditugu, sendagaiaren trazabilitatea bermatzen dugu eta faltsifikazioaren edo alterazioaren aurka borrokatzen gara; horretaz gainera, nutrizeutikoetan oinarritutako negozio osagarriak garatzen laguntzen dugu. Era berean, sendagaien administrazioan berritzen dihardugu, eraginkortasun handiagoko eta ondorio kaltegarri gutxiagoko medikuntza pertsonalizaturantz aurrera eginez. Arlo hauetan lan egiten dugu:

  • Garapen farmazeutikoko proiektuen kudeaketa integrala, honako hauetarako: gizakientzako sendagai berritzaileak, generikoak eta OTC sendagaiak; elikadura-osagarriak; nutrazeutikoak; kosmetikoak; biozidak; eta higiene pertsonaleko produktuak.
  • Formulazio galenikoa; teknika analitikoak prestatzea eta baliozkotzea; egonkortasun-azterketak; in vitro disoluzio-profilak; eskalatze industriala; kalitate-kontrola eta lote pilotuen, bio-loteen eta erregistro-loteen fabrikazioa; industria-loteak fabrikatzea hirugarrenentzat; saiakuntza klinikoak (biobaliokidetasunak, azterketa farmakozinetikoak, saiakuntza nutrizionalak, baliozkotze klinikoa). Artropodo hematofagoen aurrean babes pertsonaleko produktuen eraginkortasuna ebaluatzea.

PRODUKTU BIOMEDIKOAK

Produktu biomedikoak funtzionalizatzen, ezaugarritzen eta sentsorizatzen ditugu, pazienteengan ager daitezkeen arriskuak minimizatuz. Gainera, haien segurtasuna eta funtzionaltasuna ebaluatzeko beharrezko saiakuntzak egiten ditugu, baita CE marka lortzeko ebaluazioak ere.  Arlo hauetan lan egiten dugu:

  • Sintesia (jatorrizko ehunen deszelularizazioa eta polimero sintetikoen aldaketa), prozesatzea (elektro-irutea, liofilizazioa, bio-inprimaketa, fabrikazio gehigarria), azaleko (bio)aldaketa propietate sentsorikoak edo integratzaileak edo antimikrobianoak emanez, karakterizazio biologikoa eta fisiko-kimikoa eta biomarkatzaileak monitorizatzeko sentsorizazioa.
  • Sistema hibridoak garatzea: biomaterialak eta gailu elektronikoak.
  • Materialen ebaluazio biologikoa in vitro eta in vivo (ISO 10993 segurtasuna eta funtzionalitatea).

MEDIKUNTZA BIRSORTZAILEA

Ehunak birsortzeko eta berreraikitzeko terapien eraginkortasuna areagotzen dugu, euskarri-sistema berritzaileen bitartez. Biotinta funtzionalak eta bioitsasgarriak garatzen ditugu 3D inprimatze- eta bioinprimatze-tekniketara egokitzeko eta fabrikazio-kostuak merkatzeko. Arlo hauetan lan egiten dugu:

  • Ehunak birsortzeko eta berreraikitzeko terapiak.
  • Terapiaren euskarri- eta bideratze-sistema berritzaileak, biomaterialak ez ezik (naturalak, ehun natibo eta sintetikoak zelulagabetzeari esker), apositu adimendun funtzionalak ere oinarri harturik.

<i>IN VITRO</i> DIAGNOSTIKOAK

In vitro detekzio- eta diagnostiko-plataformak hobetzen ditugu produktuak zehaztasun eta fidagarritasun handiagoz eskaintzeko, eta haien industria-eskalatzea errazten dugu. Ardura sortzen digu diagnostikoa point-of-care edo arreta-unera hedatzera lortzeak, eta, ondorioz, eramangarritasuna eta kosturik apalena izateak. Gainera, analisi eta diagnostiko genetikoko zerbitzuak eskaintzen ditugu, populazio-baheketako eta ugalketa-genetikako programak babestuz. Arlo hauetan lan egiten dugu:

  • Immunosaiakuntza optikoak eta elektrokimikoak, saiakuntza entzimatikoak eta biomolekulen ibilgetze orientatua gainazalean.
  • Kultibo zelularren elektroestimulazioa, elektrodoak gainazalean integratzea, biotintak eta inprimatutako mikrofluidiko eta biomaterialak diagnostiko-kontsumigarritarako (hainbat kikaratako plakak, Lab On a Chip).
  • Analisi eta diagnostiko genetikoa: Test genetikoak diseinatzea eta garatzea sindrome hereditarioetan (onkologikoak eta ez-onkologikoak), gaixotasun onkologiko ez-hereditarioetan eta ugalketa-genetikan.
  • Giza identifikazio eta genetika forentsea. Tratamenduen erantzuna aurreikustearekin eta pronostikoarekin loturiko biomarkatzaileen baheketa.
  • Hainbat matrizetan (biologikoak eta ez-biologikoak) ageri den mikrobiota aztertzeko eta identifikatzeko sistemak garatzea.

IRUDI BIDEZKO DIAGNOSTIKOA

Adimen analitikoa txertatzen dugu instrumentazio medikoko ekipoetan, profesional klinikoaren erabakia errazteko, diagnostikoaren zehaztasuna hobetzeko eta irudiaren proba osagarrietatik datozen denbora eta kostuak murrizteko. Era berean, automatizaziorako teknologia garatzen dugu laborategietan prozesamendu-teknikak erabiltzeko eta, ondorioz, ekoizpen-gaitasuna areagotzeko.

Arlo hauetan lan egiten dugu: Irudi bidezko diagnostikoan laguntzeko sistemak (histopatologia, onkologia, dermatologia, neuroirudia), hainbat teknika oinarri harturik, hala nola ikusmen-antzekotasuna bilatzeko eta adimen analitikoa txertatzeko teknikak tresna medikoen fabrikatzaileentzat, irudi medikoen prozesamendua, laborategietako prozesamendu-tekniken automatizazioa, biopsia optikoa, teknologia fotonikoarekin datuak tratatzea eta ikusizko biomarkatzaileak sortzea.

OSASUN DIGITALA

Osasun-zerbitzu publiko eta pribatuak modernizatzen dituzten soluzioak garatzen ditugu, jakintza eskuratzea eta partekatzea ahalbidetuz, osasun-erregistroen fidagarritasuna eta bortxaezintasuna bermatuz, erabaki klinikoak hartzeko laguntza eta erraztasunak eskainiz, pazientearen tratamenduarekiko atxikidura sustatuz eta osasun-arloko profesionalak baldintza errealetan trebatuz.

Arlo hauetan lan egiten dugu: Profesional klinikoari, pazienteari eta osasun-sistemari berari lotutako prozesuen eraldaketa digitala, metadatu klinikoaren analisi aurreratua, herrialdeen arteko datu medikoen interoperabilitatea, osasun pertsonalizaturako gailuak eta aplikazioak, gamifikazioa, profesionalen trebakuntza birtuala, telemedikuntza, laguntzaile birtualak (PLN-Speech), adimen artifiziala eta erabaki klinikoetan laguntzeko sistemak.

NEUROINGENIARITZA

Nerbio-sistemari, sistema kardiobaskularrari eta arnasketa-sistemari lotutako errehabilitazio-terapia abangoardistak, pertsonalizatuak eta kostuen aldetik eraginkorrak eskaintzeko kapaz diren gailu mediko berrien garapenari heltzen diogu, paziente gehiagori arreta emateko gaitasuna areagotuz eta errehabilitazioaren emaitzetan jauzi kualitatibo bat sortuz. Gainera, orpoz orpo lan egiten dugu profesional klinikoekin eta enpresekin, neuromodulazio-gailu berri eta disruptiboak bizkorrago merkaturatzeko. Arlo hauetan lan egiten dugu:

  • Gailu mediko ez-inbaditzaileak eta inplantagarriak (robotak, exoeskeletoak, elektroestimulazioa, estimulazio magnetikoa, modelatze bioelektromagnetikoa, neuromodulazioa, neuroprotesiak, garun-makina interfazeak eta neuronalak, medikuntza bioelektronikoa, elektrokeutika), funtzio sentsorialak, motorrak eta kognitiboak diagnostikatzeko, iragartzeko, lehengoratzeko, birgaitzeko edo areagotzeko, eta, horretaz gainera, kalte neurologikoa birgaitzen duten terapia zentral eta periferikoen kostu-eraginkortasuna hobetzea (iktusa, ELA, EM, migraina, min kronikoa, idorreria, loaren higienea eta dementzia, arnas eta bihotzeko gaixotasunak).
  • Osasun-produktuen prototipoak praktika klinikora eramatea; gailu seguruak (hardwarea eta softwarea), II. eta III. klaseko gailuetarako I., II. eta III. faseetako saiakuntza klinikoak ziurtatzeko, diseinatzeko eta koordinatzeko; erabaki klinikoetan laguntzeko sistemak; gailuen autokalibrazioa eta terapia pertsonalizatzea; gamifikazioa eta immertsio-joko serioak; urruneko errehabilitazioa eta ospitaleko beste produktu eta sistema batzuekin konektatzea; pazientearen portaeraren neurofisiologia terapien eta produktuen aurrean.

ROBOTIKA MEDIKOA

Plataforma eta gailu robotikoak garatzen ditugu: profesional klinikoen erabilgarritasuna eta onarpena maximizatzen dute, moldakorrak dira ebakuntza kirurgikoei dagokienez, eta gehiago zehazten eta murrizten dituzte kirurgia-denbora eta ehun eta organoetan izan daitezkeen kalteak, ebakuntza ostean bizkorrago errekuperatzea ahalbidetuz. Era berean, baldintza errealetan trebatzeko soluzioak aztertzen ditugu, osasun-arloko profesionalek operazioak egin aurretik. Arlo hauetan lan egiten dugu:

  • Kirurgia-prozesuetan profesional klinikoei laguntzeko gailu robotikoak.
  • Plataforma robotikoak eta kontrol-softwarea, interfaze aurreratuak, pertsonaren eta robotaren arteko interakzioa, teleoperazio-sistemak eta feedback sentsorial-pertzeptiboa garatzea.
  • Laguntza kirurgikoa eta trebakuntza errealitate birtual, areagotu eta mistoarekin, laguntzaile birtualekin (PLN-Speech) eta adimen artifizialarekin.
  • Ziurtapenerako diseinatutako gailu seguruak (hardware eta softwarea) eta elkarreragingarriak.

LAN-ARRISKUEN PREBENTZIOKO <i>WEARABLE</i>AK

Lanean segurtasuna bermatzen eta laneko lesioak eta bajak gutxitzen laguntzen duten gailu wearableak eta entrenamendu-sistema immertsiboak berritzen ditugu, eta, haiei esker, produktibitatea areagotzea lortzen da aldi berean. Arlo hauetan lan egiten dugu:

  • Gailu wearable, ekipo eta sistema berriak sartzea, langileen trauma muskuloeskeletikoak eta bestelako lan-arriskuak prebenitzeko, bai eta lanpostuan izan daitezkeen arriskuak eta hobekuntzak aurreikusteko ere.
  • Trebakuntza eskaintzen dugu immertsio-ingurune simulatuetan, alerta goiztiarreko sistemetan, mugimendua atzemateko sistemetan, HF & UX ergonomia digitalean (Human Factors & User Experience), datuen analitikan, exoeskeletoen erabilgarritasunean, pertsona bakoitzari eta aplikazio bakoitzari egokitutako exoeskeleto adimendunetan, eta norbera babesteko ehun eta material plastiko uxatzaileen ebaluazioan eta hobekuntzan.

HIRI-SOLUZIO OSASUNGARRIAK

Ingurune seguru eta osasungarriak bermatzen laguntzen dugu, hiri-inguruneetako osasuna eta erosotasuna modu integralean landuz: esaterako, ingurumen-kalitatea, klima-aldaketa eta osasun-alertak kudeatzea, baina baita eraikin eta hirietako erosotasuna hobetuko duten elementuak eta espazioak diseinatzea ere, zahartzen ari den biztanleriaren beharretara egokituta. Arlo hauetan lan egiten dugu:

  • Hiri-ekosistema osasungarria garatzea (etxebizitzak, ospitaleak, hiriak, garraiobideak), betiere ingurune fisiko seguruak, erosoak, irisgarriak, erresilienteak eta giza osasunerako kaltegarriak ez direnak eraikiz eta bermatuz.
  • Hainbat eratako erremintak sortzea: osasun-alertak, kutsadura akustikoa, airearen kalitatea eta berotegi-efektuko gasak kudeatzeko tresnak; bioziden eraginkortasuna ebaluatu eta hobetzekoak; klima-aldaketak eragindako hiri-izurri berrien aurkako borrokarakoak; ekoizpen-prozesuetan emisioak murrizteko algoritmoak eta ereduak; eraikuntza-sistema osasungarri eta jasangarriak; altzariak smartizatzea, telelaguntzarako eta osasun-arretarako ereduak eta abar. Guztia ere pertsonen bizitza errazteko eta hobetzeko.
Catálogo Neuro ingeniería (EN)

Neurorrehabilitazioaren alorreko garapen teknologikoen katalogoa (ingelesez)

Deskargatu PDFa
Catálogo general del área de alimentación saludable

Katalogoa. Berrikuntzaren bidez, etorkizuneko osagaiak eta elikagaiak sortzen ditugu (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa
Catálogo de servicios para la industria farmacéutica

Industria farmazeutikorako zerbitzuen katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa