Pertsonak eta enplegua

Tecnalia - Talento

Sentitu etorkizunaren zirrara; TECNALIAn, zure zain gauzkazu.

TECNALIAn, bikaintasun teknologikoko talde batean murgilduta lan egiteko aukera izango duzu, nazioarteko eta diziplina anitzeko ingurune batean. Gizadiaren erronka teknologiko handienei erantzuna emango diezu, erronka horiek enpresentzako-negozio aukera bihurtuz, eta, hala, pertsonen bizitzak hobetuko dituzu. Hau eskaintzen dizugu

  • Ikerketan bikaintasunez lan egiten duen eta Europan erreferentzia den diziplina anitzeko talde bateko kide izatea.
  • Zure karrera profesionala bultzatzea, zure garapen profesionalarekin bat datorren trebakuntza sakona jasoz.
  • Industriaren eta gizartearen eskualde, nazio eta nazioarte mailako eraldaketan erreferentzia diren proiektuetan parte hartzea.
  • Bizitza pertsonala eta profesionala bateragarri egiteko baliabideak.

Begiratu gure LAN-ESKAINTZAK, eta, bilatzen duzuna aurkitzen ez baduzu, bidali zure AUTOKANDIDATURA.

Ikasleak

Hasi zure ibilbide profesionala gurekin garatzen! Zatoz TECNALIAra unibertsitateko praktikak eta gradu- edo master-amaierako lana egitera. Edo egin ezazu dena, eta izan zaitez etorkizuneko gure ikertzaile bat! Proiektu motibatzaileak eta baliabideak aurkituko dituzu, eta profesional bikainez osatutako talde bateko kidea izango zara; gainera, malgutasunik handiena izango duzu zure neurriko egutegia eta ordutegia hitzartzeko, bai eta titulazioaren eta ordutegiaren araberako laguntza-poltsa bat ere. Hemen duzu informazioa: PRAKTIKAK ETA GRADU- EDO MASTER-AMAIERAKO LANAK

Doktoretza

Zure doktorego-tesia gure ikertzaile adituen ondoan garatuko duzu, erakundean lantzen ari diren I+Gko lerroetan eta proiektuetan. Tesiaren zuzendarikide bat izango duzu TECNALIAn, eta behar besteko maila zientifikoa lortzen lagunduko dizu. Maila teknologiko handiko ekipamendua erabiltzeko aukera ere izango duzu. Animatu, eta etorri TECNALIAra. Zure zain gaude! Kontsultatu gure DOKTORETZAK