Laborategi-zerbitzua

BIMeko laguntza teknikoa

Asistencia técnica en BIM

BIM (Building information modeling) ereduaren inguruko laguntza ematen dugu eraikin- eta azpiegitura-proiektuen faseetan, exekuzioan eta kudeaketan/mantentze-lanetan.

Zerbitzuak

Proiektuko laguntza: BIM ereduak sor ditzakegu eraikuntza-ingurune erreala irudikatzen duten puntu-hodeietan oinarrituta. Oso egokia da zaharberritze- eta eraberritze-proiektuetan oinarrizko dokumentazioa sortzeko (uneko egoerarena). Obrako laguntza: 3Dko eskaneatze-datuak (puntu-hodeiak) diseinuko ereduarekin (BIM eredua) konparatuta eraikuntza-proiektu baten As-Built egoera berehala egiaztatzeko gaitasuna dugu. Mantentze-lanetako laguntza: Obran sortutako eta eraikina edo azpiegitura zerbitzuan jartzean izandako informazio eta aldaketa guztiekin eguneratzen ditugu BIM ereduak, aktiboaren mantentze-lanetan erabili ahal izan daitezen ereduak. Mantentze-sistemetako datu-baseak (GMAO) ere lot diezazkiekegu mantentze-lanetako BIM ereduari. Irtenbide horiek tokiko zerbitzarietan eta/edo hodeian konfigura daitezke; hala, informazio guztia eskurago egoten da, eta, kudeaketa-tresnak, erabilerrazagoak dira.

Nori zuzendua

  • Arkitektura-bulegoak
  • Ingeniaritzak
  • Eraikitzaile eta sustatzaileak
  • Administrazio publikoak
Catálogo de servicios tecnológicos en edificación y obra civil

Eraikuntzako eta obra zibileko zerbitzu teknologikoen katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa
Catálogo de escáner 3D para modelado BIM

BIM modelaketarako 3Dko eskanerren katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa