Fabrikatzaileei eta banatzaileei beren produktuentzako Europako etiketa ekologikoa lortzen laguntzen diegu, egiten ditugun ebaluazioen eta jardueren bidez. Hauek dira ebalua daitezkeen produktu-talde nagusiak:
- Higiene pertsonalerako produktuak.
- Garbiketa-produktuak.
- Ehunak.
- Zoruak eta estaldura solidoak.
- Altzariak.
- Lorezaintzako produktuak.
- Papergintza.
- Ostatu turistikoak.
Europako etiketa ekologikoa I motako etiketa bat da, eta hauek dira etiketen ezaugarri orokorrak:
- Borondatezkoa da etiketatzea.
- Produktu ekologikoak identifikatzea eta sustatzea dute helburu.
- Produktu-kategoriaka zehaztuta daude.
- Produktuaren bizi-ziklo osoko askotariko irizpideak dituzte oinarri.
- Merkatuan parte hartzen ez duen erakunde independente batek ezarritako irizpideak dira.
- Ziurtatze- eta ikuskapen-prozesu baten bidez kontrolatzen da erabilera (ISO 10424aren araberako eskakizun espezifikoak).
Azken batean, etiketa ekologikoa lortzeko prozesu guztian hartzen dugu parte, gure laborategietan saiakuntzak egitetik eta irizpideak ebaluatzetik hasi eta txostena prestatzeraino. ECOLABEL etiketa beren produktuei adierazgarri hori jartzen dioten enpresen konpromiso sendo bat da, eta adierazten du enpresa arduratsuak direla eta ingurumenaren jasangarritasunarekiko konpromisoa dutela. Etiketa hori arautzen duten Europako erabakiak sortzeko irizpideek zientzialarien, erakunde pribatuen eta etiketa horiek sortzeko interesa duten aldeen arteko akordioak dituzten oinarri. Etiketa horrek sinesgarritasuna eta konfiantza ematen du, hura sustatzen duten erabakiak Europako esparrukoak direlako, eta ingurumenarekiko eta jasangarritasunarekiko errespetua sustatzen du.
Nori zuzendua
- Papergileak; zoruak, altzariak, garbiketako produktuak eta zerbitzuak; zaintza pertsonalerako produktuak; ehunak; substratuak eta ostatu turistikoak.
Akreditazioak eta Ziurtagiriak
ENAC 4/LE024 akreditazioa eraikuntza-sektorerako
ENAC 4/LE063 akreditazioa materialen sektorerako
TECNALIA Eraikuntzako Produktuen Erregelamendurako erakunde jakinarazia da (1292 zenbakiduna)
Eraikuntzako produktuei Europako Ebaluazio Teknikoko (EET) dokumentuak emateko Ebaluazio Teknikoko Erakundea (ETE)