NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Lege-informazioa

Jabetza intelektuala

Web-orri hau eta bere edukia Tecnalia Research & Innovation Fundazioaren jabetzakoak dira, Euskal Herriko Fundazioen erroldan F-69 zenbakiaz inskribatua, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako Sailburuaren 1999ko apirilaren 23ko Aginduz, eta G48975767 zenbakidun IFK duena.

Bestela adierazi ezean, ez zaio baimentzen ez inori ez inola, osorik nahiz zatika, bera erabiltzea, saltzea, baimentzea, kopiatzea edo erreproduzitzea, ez bada TECNALIAren beraren idatzizko oniritzia aldez aurretik emanda.

TECNALIA eta TECNALIAren logoa marka erregistratuak dira, eta web-orrian ageri diren beste marka, logo eta ikonoak, berdin.

Legezko oharra

Webgune honetan dagoen informazioa, informazio finantzario oro barne, izaera informatiboa besterik ez du. TECNALIAren webgunera sartzea eta bertan dagoen informazioa erabiltzea, hori egiten duenaren beraren erantzukizuna da, eta ez beste inorena. TECNALIAk ez du erantzungo sartze nahiz informazio-erabilera horiek eragin litzaketen kalte eta ondorioengatik.

TECNALIAk ez du bere gain hartzen eta uko egiten dio horren ezein erantzukizuni; ez du, orobat, bere gain hartzen datuak mantentzeko nahiz eguneratzeko konpromisorik, ez eta orrian ager litezkeen hutsak zuzentzeko agiririk argitaratzekorik ere. TECNALIAk, halaber, beretzat gordetzen du hemen dagoen informazioa noiznahi gehitzeko, aldatzeko nahiz ezabatzeko eskubidea.

TECNALIAK ez du bere gain hartzen webgune honetatik sar daitekeen hirugarrenen web-orrietan dagoen informazioari buruzko erantzukizunik ere.

Tecnalia Research & Innovation zentroaren kontratazioko kondizio orokorrak

1.- Tecnalia Research & Innovation zentroaren kontratazioko kondizio orokorren helburua da kontrataziorako barne-prozedura batzuk arautzea. Prozedura horiek beren barne-esparruan nahitaez bete beharrekoak dira, eta bermatu egiten dute printzipio batzuk (publikotasuna, gardentasuna, konfidentzialtasuna, berdintasuna eta bereizkeriarik eza) eraginkortasunez beteko direla eta abantaila ekonomiko gehieneko eskaintza egiten duen lizitatzaileari emango zaiola kontratua, esleipen-irizpide bat baino gehiago erabiltzen direnean izan ezik.

Tecnalia Research & Innovationen kontratuen erregimen juridikoa

2.- Tecnalia Research & Innovationek egiten dituen kontratuak kontratu pribatutzat jotzen dira.

3.- Tecnalia Research & Innovationek egiten dituen kontratuen prestaketak eta esleipenak 1. puntuan aipatutako kontrataziorako kondizio orokorrei jarraituko diete.

Zuzenbide pribatuak arautzen ditu kontratu horien ondorioak eta iraungitzea.

Tecnalia Research & Innovationek bete beharreko irizpideak eta arauak

4.- 1. puntuan emandako irizpideak betetzen direla bermatze aldera, beti beteko dira arau hauek Tecnalia Research & Innovationen kontratazio-prozeduretan:

  1. Oro har, publikotasun- printzipioa betetzat emango da, Tecnalia Research & Innovationek egokitzat jotako kontratu-informazioa zabaltzen denean kontratugilearen profil honetan, komenigarritzat jotzen den kasuetan argitara emateko beste bitarteko batzuk erabiltzeari kalterik egin gabe.
  2. Kontratuen objektua bereizkeriarik gabe deskribatuko da beti, hau da, ez da aipatuko fabrikazio edo jatorri jakinen bat, ez eta produktu jakin batzuei ere; era berean, ez da aipatuko zehazki marka, patentea, mota, jatorria edo ekoizpena. Horrelako erreferentzia batek behar bezala justifikatua egon behar du eta “edo baliokide bat” aipamena eraman behar du.
  3. EBko beste estatu batzuetako balizko lizitatzaileekin alderatuta zuzeneko edo zeharkako bereizkeria dakarren kondiziorik ez da ezarriko.
  4. Hautagaiei tituluak, ziurtagiriak edo beste frogagiriren batzuk eskatzen bazaizkie, beste estatu kide batzuetako agiriak onartu egin beharko dira, batak bestearen tituluak, ziurtagiriak eta diplomak onartzeko printzipioari jarraiki.
  5. Zehazki, kontratu batzuen esleipen-prozeduran zuzkitzaile edo hornitzaile batek baino gehiagok hartzen badute parte, Tecnalia Research & Innovationek bermatuko du horiek guztiek kontratuari buruzko informazio berbera dutela, eta kondizio berberetan.
    1. Tecnalia Research & Innovationek behar bezalako konfidentzialtasunez tratatuko du behin-behineko lizitatzaileek kontratazio-prozedurarako ematen duten informazioa.

5.- Tecnalia Research & Innovationekin kontratua izateko, enpresari orok frogatu behar du jarduteko gaitasun osoa duela, profil honetako 6. puntuan jasota dauden kontratatzeko debekuen pean ez dela erortzen eta kaudimen ekonomikoa, finantzarioa, teknikoa eta profesionala duela; era berean, kontratuaren objektu den jarduera egiteko eska dakiokeen enpresa- edo profesional-gaikuntza izan behar du.

Tecnalia Research & Innovationekin kontratua egiteko debekuak

6.- Egoera hauetakoren batean daudenek ezingo dute Tecnalia Research & Innovationekin kontratua egin:

  1. Epai irmo baten bidezko kondena jaso izana elkarte ez-zilegietan parte hartzeagatik, nazioarteko transakzio ekonomikoetako ustelkeriagatik, eraginen trafikoagatik, funtzionario-eroskeria, iruzur eta legez kontrako ordainarazpenengatik, Ogasun Publikoaren eta Gizarte Segurantzaren kontrako delituengatik, langileen eskubideen kontrakoengatik, bidegabeko erabilera, errezibitze eta antzeko jokaerengatik, ingurumen-babesari lotutako delituengatik edo zeinahi lanbide, ofizio, industria edo merkataritzatan jarduteko ezgaitze bereziarekin lotutakoengatik. Kontratatzeko debekuak pertsona juridikoak ere hartzen ditu, haien administratzaile edo ordezkariak beren kargu edo ordezkaritzaren indarraldian arestian aipatutako egoeran badaude, pertsona juridiko haien izenean edo haien onurarako egindako jarduketen ondorioz edo delitu bakoitzaren kasuan subjektu aktibo izateko eskatzen diren baldintza, ezaugarri edo harremanak betetzen badituzte.
  2. Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu izana; edozein prozeduratan kaudimen-gabeziaren deklarazioa jaso izana; konkurtsoan daudela deklaratuta egotea, konkurtso horretan hitzarmen batek eraginkortasuna lortzen duenean izan ezik; kontu-hartze judizialaren pean egotea, edo uztailaren 9ko 22/2003 konkurtso-legearen arabera ezgaiturik egotea, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako ezgaitze-aldia amaitu gabe egonda.
  3. Zehapen irmoa jaso izana merkatuko diziplinaren arloko, lanbide arloko edo minusbaliatuen laneratzearen arloko arau-hauste larria egiteagatik edo gizarte arloko arau-hauste oso larria egiteagatik, lan-arriskuen prebentzioko edo ingurumen arloko arau-hausteak barne.
  4. Indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga-ordainketak edo Gizarte Segurantzakoak egunean ez izatea.

 

7.- Tecnalia Research & Innovationek sailkapen jakin bat eskatu ahal izango du kaudimen aldetik izan beharreko betekizunak zehazteko, baldin eta kontratazio-organoak egoki irizten badio, kontuan hartuta esleituko den kontratuaren ezaugarri bereziak, eta berariaz jarriko du, idatziz, konkurtsoaren dokumentazioan. Alabaina, lizitatzaileak duen sailkapena beti onartuko da kaudimena egiaztatzeko frogatzat.

8.- Tecnalia Research & Innovationek tramitatutako kontratazio-prozeduretan, Lizitatzaile eta Enpresa Sailkatuen Erregistroan izena emateko agiriek frogatuko dituzte enpresarien gaitasun-kondizioak, hainbat alderditatik: izaera eta lanerako gaitasuna, ordezkaritza, enpresarako edo lanposturako gaitasuna, kaudimen ekonomiko edo finantzarioa, sailkapena eta erregistro horretan agertu behar duten kontratatzeko debekuetan sartzen diren ala ez.

9.- Tecnalia Research & Innovationek tramitatzen dituen kontratazio-prozeduretan, oro har, ez da eskatuko ez behin-behineko, ez behin betiko bermerik, kontratazio-organoak berariaz hori erabaki ezean.

Tecnalia Research & Innovationen lizitazio-prozedura publikoa

10.- Publikotasun-printzipioaren ondoriozko eskakizunak beteta daudela joko da Tecnalia Research & Innovationen kontratugile-profilean lizitazioari buruzko informazioa sartzen denean, araudi bateratuaren mendeko diruz lagundutako kontratuen kasuan (urriaren 30eko 30/2007 Sektore Publikoko Kontratuen Legea, 17. artikulua).

11.- Tecnalia Research & Innovationen kontratugilearen profilean emango da kontratu horien esleipenaren berri, edozein behin-behineko lizitatzailek eskuratu ahal izan dezan konkurtsoari buruzko informazioa.

12.- Esleipen-prozedura irekia izango da, hau da, edozein enpresak aurkeztu ahal izango du bere proposamena, eta kontratuaren kondizioak ezin izango dira lizitatzaileekin negoziatu.

13.- Lizitatzaileek proposamenak aurkezteko duten gehieneko epea kasu bakoitzean zehaztuko da. Dena den, aurkezteko epea ezin izango da 15 egun baino gutxiagokoa, Tecnalia Research & Innovationen kontratugilearen profilean iragarkia argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

14.- Proposamenak entregatzeko gehieneko epea igarotzen denean, haiek irekitzeari ekingo zaio. Proposamenen batek konpontzeko moduko akatsak baditu agirietan, 5 eguneko epea emango da arazoa konpontzeko, jakinarazpena egiten denetik kontatzen hasita.

15.- Esleipenaren emaitzak atal jakin batean argitaratuko dira, Tecnalia Research & Innovationen web-orriaren barruan, eta jasotako eta onartutako eskaintzak agertuko dira, bai eta kontratua azkenean nori esleitu zaion ere.

16.- Aldez aurretik finkatutako balioesteko irizpideen arabera proposamen bakoitzari esleitu zaion puntuazioak ere hor agertu behar du.

Eskaintzak balioesteko irizpideak

17.- Proposamenak eta ekonomikoki abantaila gehien dituen eskaintza balioesteko, kontratuaren objektuari zuzenean loturiko irizpideak hartu behar dira kontuan; besteak beste, kalitatea, prezioa, zerbitzuaren prestazioa, prestazioaren gauzatze- edo entrega-epea, erabileraren kostua, ingurumen aldetik dituen ezaugarriak edo zenbateraino bete dituen kontratuaren xehetasunetan azaldutako premiei erantzuten dieten eskakizun sozialak —kontratatuko diren prestazioen erabiltzaile edo onuradunen gizarte-egoera ahulei dagozkienak—, errentagarritasuna, balio teknikoa, ezaugarri estetikoak edo funtzionalak, ordezko piezen erabilgarritasuna eta kostua, laguntza teknikoaren mantentze-lanak, saldu osteko zerbitzua eta beste batzuk.

18.- Kontratua esleitzeko irizpide bakar bat erabiltzen bada, irizpide horrek prezio baxuenarena izan behar du.

19.- Kontratua esleitzeko oinarria izan behar duten irizpideak kontratazio-organoak zehaztuko ditu, aldez aurretik, eta lizitazioaren iragarkian jakinaraziko dira, bai eta konkurtsoaren dokumentazioan ere.

Urriaren 30eko 30/2007 Sektore Publikoko Kontratuen Legeko diruz lagundutako kontratuen lege-arauak

20.- Tecnalia Research & Innovationek diruz lagundutako kontratuak —urriaren 30eko 30/2007 Sektore Publikoko Kontratuen Legeak zehazten dituenak— esleitzen dituenean, lege horretako 101etik 104ra bitarteko artikuluetan agertzen diren betekizunak (preskripzio teknikoak) errespetatuta prestatu behar dira kontratu horiek, kontratistek kaudimena dutela frogatu behar dute (aipatutako legeko 51tik 53ra bitarteko artikuluak) eta ezin dira kontratatzeko debekuen pean erori (arestian aipatutako urriaren 30eko 30/2007 Sektore Publikoko Kontratuen Legea, 49 eta 50. artikuluak).

21.- Tecnalia Research & Innovationek horrelako kontratuekin egiten dituen esleipenen aurka, kontratazio arloko errekurtso berezia jar daiteke, urriaren 30eko 30/2007 Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 310. eta ondorengo artikuluetan agertzen dena.

 


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2017 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: