NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Azpiegiturak eta ekipamendua

TECNALIAk instalazio modernoak ditu, osasun-alorrean jarduteko punta-puntako ekipamenduz hornituak. Instalazio horiek helbide hauetan daude:

Test-etan parte hartu edo gure homelabak ezagutu nahi badituzu, bete izen-emate orria eta bidali helbide honetara: salud@tecnalia.com. Ahal bezain azkar jarriko gara zurekin harremanetan.

Zamudioko (Bizkaia) HOMELABA

 Flickr

Ikusi homelab honen irudiak TECNALIAren Flickr orrian.

45 m2-ko etxebizitza honek sarrera, egongela-jangela eta sukaldea ditu eremu ireki batean banatuta, eta logela eta bainugela aparte. Etxebizitzak altzari eta ekipamendu guztiak jarrita ditu, inguruaren kontrol adimendunerako eta etxeko jardueren monitorizaziorako teknologiak barne.

Ekipamendu horri esker, inguru interesgarria da hainbat gauzatarako:

  • Erabilgarritasuna probatzeko eta frogatzeko
  • Sentsore eta detekzio-sistema berriak txertatzeko eta probatzeko
  • Laborategiko proben bidez jendearen etxeko jardueren eta ohituren jarraipena egiteko eta/edo jokabide-ereduak eta desbideratzeak detektatzeko
  • Telebista interaktiboaren zerbitzuen erabilgarritasuna probatzeko eta frogatzeko
  • Etxe digitalaren plataforma batean ekipo berriak eta hirugarrenen konponbideak txertatzeko eta probatzeko

Helbide honetan dago etxea:

Donostiako (Gipuzkoa) HOMELABA

 Flickr

Ikusi homelab honen irudiak TECNALIAren Flickr orrian.

50 m2-ko etxebizitza honek bi behaketa-gela ditu lan hauek egiteko:

  • Benetako inguruetan izango duen erabilgarritasunaren probak
  • Eguneroko zereginen behaketa, premiak identifikatzeko
  • Test psikologikoak
  • Taldekako lan-saioak
  • Elkarrizketak

Helbide honetan dago etxea:

Laborategi biomekanikoa

Gorputzaren mugimendua aztertzeko plataforma desberdinak biltzen dituen 90 m2-ko laborategia da:

  • Mugimendua momentuan atzemateko sistema (Hawk Digital RealTime System).
  • Indar plataforma AMTI BP40060.
  • Presio banaketarako alfombra sentsorizatua.
  • Gantza azterketa (GAITRite platinum GRP-20).
  • JR-3-6-D indar sentsorea.
  • Arnasketa erritmoa eta erritmo kardiakoaren sentsore mugikorra.

Helbide honetan dago laborategia:

DONOSTIA. Mikeletegi Pasealekua, 1-3

Seinale fisiologikoen laborategia

Biopotentziaren eta parametro fisiologikoen neurketa rako 40 m2-ko laborategia da:

  • EMG.
  • Begiaren jarraipena.
  • Espirometria.
  • Oximetria.
  • Taupada.

Helbide honetan dago laborategia:

DONOSTIA. Mikeletegi Pasealekua, 1-3

Biologia-Saiakuntzetarako Zentroa

Zelula-hazkuntzarako gela bat da, oso ondo prestatua lan hauetarako:

  • Zelulak eta haien propietate fisiko-kimikoak kuantifikatzeko
  • PCR teknika erabiltzeko (DNAren sekuentzia zehatz baten kopia-kopuru handia sortzeko erabiltzen da)
  • Zelula-lerroak epe luzerako gordetzeko
  • Histologia-laginetarako ehunak parafinatan sartzeko
  • Mikroskopia optiko alderantzikatua erabiltzeko
  • Koagulumetria erdiautomatikoa egiteko
  • Fluoreszentziaren mikroskopia egiteko

Helbide honetan dago zentroa:

Bioteknokologia eta Mikrobiologia Zentroa

Saiakuntza biologikoetarako laborategi bat da, ezin hobea eragiketa hauetarako:

  • Erradiazio ultramore ikusgaien espektrofotometria kubetetan egiteko
  • Erradiazio ultramore ikusgaien espektrofotometria mikroplaketan egiteko
  • Fluoreszentziaren espektrometria egiteko
  • Laginen liofilizazioa egiteko
  • Hidrofobotasun- eta hidrofilotasun-neurketak egiteko
  • Mikroorganismoak hazteko tenperatura, denbora, hezetasuna eta argia programatzeko
  • Produktu biomedikoen toxikotasun- eta biobateragarritasun-saiakuntzak egiteko

Helbide honetan dago zentroa:

 


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: