NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Ardoaren kalitatea ebaluatu eta hobetzeko tresna berritzaile bat diseinatu dugu

2020.11.16

Botrytis cinerea onddoa goiz, bizkor eta zehatz detektatu beharra dago, mahatsen eta ardoaren ekoizpena efizientziaz kudeatzeko

Enkoa, The Whiteam Consulting eta Bodegas de Marqués de Riscal euskal enpresekin batera, lanean ari gara Botrytis cinereak eragindako infekzioa detektatu, mapeatu eta haren inguruko erabakiak hartzeko tresna bat garatzen. Horren bidez, ebaluazio kuantitatibo zehatza lor daiteke minutu gutxiren buruan. Horrez gain, lakasa-jarduna aztertzen du mahats, muztio eta ardoetan, hala mahastietan nola bodegan zuzenean. Era horretan, mahastizain eta ardogileei lagungarri zaie erabakiak hartzeko; esate baterako, mahats-bilketan, fungizidak erabiltzean, mahatsak sailkatzean, eta ardoari tratamenduak aplikatzean.

Tresnaren oinarria kostu txikiko (bio)sentsore espezifikoen sistema bat izango da. Mahastietan edo bodegan bertan erabil liteke zuzenean, mahatsen eta muztioaren baheketan, ardoa prestatzeko prozesu osoan zehar.

Datuak prozesatzen eta erabiltzailea ohartarazten duen web aplikazio baten bidez adieraziko dira emaitzak, eta, horrenbestez, balio erantsi handiko produktuak egin ahalko dira. Hala, Europako enpresen lehiakortasuna hobetuko da: produktibitateak gora egingo du, lehengaia bestela baino hein txikiagoan galduko da (Botrytis cinereak infekzioa eragiten duenean), kalitate txikiko ardo gutxiago egingo da, eta, gainera, ingurumen-inpaktua txikiagoa izango da, fungiziden erabilera nabarmen murriztuko delako mahastietan.

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2020 Tecnalia.. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua, 2. E-20009 Donostia (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: