NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Elikagaien industriako etorkizuneko osagaiak eta elikagaiak

2018.11.21

Ikusi, adituen eskutik, zer aurrerapen ari diren egiten osagai naturalen alorrean

Jon Ander Egaña Euskadiko Elikaduraren Clusterreko gerenteak eta Eduardo Bizkarra Bizkarra okindegien zuzendari nagusiak elikagaien industriarako garatzen ari diren osagai berritzaileak aurkeztuko dizkigute hilaren 29ko jardunaldian. Azalduko digute, halaber, zer garrantzi duten osagai horiek etorkizuneko elikagaien garapenean.

Sektore horretako ekimenetan zer finantziazio-aukera dauden jakiteko, han izango dira Eduardo Cotillas Provencio eta Nuria Bañuelos Prieto, CDTIko Bioteknologiaren, Osasunaren Teknologien eta Nekazaritzako Elikagaien Sailekoak.

Topagune bat da, elikagaien euskal industriaren lehiakortasuna sustatzeko. Osasuna du ardatz, eta Euskadiko eremu estrategikorako berariaz pentsatua dago.

Informazio gehiago eta izen-ematea


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: