NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

FESIA Technologyk 800.000 euroko inbertsio-erronda bati ekin dio errehabilitazioaren esparruko bere lehen bi gailuak merkaturatzeko

2018.06.11

Oinarri teknologikoko enpresa sortu berri horrek gailu medikoak garatzen ditu iktusa jasan duten eta gaixotasun neuromuskularrak dituzten pazienteen errehabilitaziorako

TECNALIAren FIK ekimenak 2016an jarri zuen martxan FESIA startup-a, estimulazio elektriko funtzionaleko teknologia berri batean oinarritutako gailu medikoen bidez iktusa jasan duten eta gaixotasun neuronalak dituzten pazienteen bizitza-kalitatea hobetzeko, errehabilitazio-prozesuko etapa guztietan.

Estimulazio elektriko funtzionala errehabilitaziora dakartzan onurengatik erabiltzen dute espezialistek: ibileraren dinamika hobetu, muskuluen atrofia prebenitu, oreka hobetu.  Teknologia hori oso ondo hartu du merkatuak urte hauetan, gaur egungo estimulazio elektrikoko gailuek mugak dituztelako eta, ondo erabiltzeko, aditua izan behar delako.

FesiaWalk gailuaz gain, aurreikuspenen arabera,FESIAk beste produktu teknologiko oso aurreratu bat ere merkaturatuko du, teknologia berean oinarritua, goiko gorputz-adarren errehabilitaziorako: FesiaGrasp.

Fesia Technologyk 800.000 euroko inbertsio-erronda bati ekin dio, Capital Cell crowdfunding plataformaren bidez, iktusa jasan duten pazienteen errehabilitazioko bere lehen bi produktuen merkaturatzea finantzatzeko, eta estimulazio elektriko funtzionalaren erreferentzia bihurtzeko.  Inbertsio-erronda bukatutakoan, bi gailuak merkaturatu egingo dira, merkatuak gaur egun teknologia horretan dituen mugei erantzuna emateko eta erabiltzaileei abantaila berriak eskaintzeko. Interesa dutenek Capital Cell webgunearen bidez egin dezakete beren ekarpena (inbertsio minimoa, 1.000 €).

Informazio gehiago


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: