NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Fesiak lortu du dagoeneko bere lehen errehabilitazio-gailuak merkaturatzeko behar duen inbertsio-helburuaren % 73

2018.07.19

Orain, zeuk ere har dezakezu parte inbertsio-errondan. Aprobetxatu aukera!

Fesia k 800 mila euroko helburua jarri zuen Capital Cell crowdfunding plataforman ireki duen inbertsio-errondaren xedetzat, eta dagoeneko lortu du % 73. Ekimen horrekin, iktusa izan duten pazienteen errehabilitaziorako estimulazio elektriko funtzionaleko lehen bi produktuak merkaturatzeko finantzazioa lortu nahi dute, eta estimulazio elektriko funtzionalaren erreferente bihurtu

Inbertsio-erronda bukatutakoan, bi gailuak merkaturatu egingo dira, merkatuak gaur egun teknologia horretan dituen mugei erantzuna emateko eta erabiltzaileei abantaila berriak eskaintzeko. Proiektuari ekarpenak egiteko interesa izanez gero, Capital Cell webgunearen bidez egin daiteke, gutxieneko 1.000 €-ko inbertsioarekin.

Fesiak urte honen bukaeran merkaturatuko du lehen gailua, TECNALIAren laguntzarekin. Haririk gabeko plataforma teknologiko batean oinarritzen da; plataforma horrek estimulazio elektriko funtzionalaren erabilera errazten du, iktusa izan duten ahalik eta paziente gehienek egin ahal izan dezaten errehabilitazio pertsonalizatua. Bigarren gailua 2019. urtean merkaturatzea espero dute, gainera. Bi errehabilitazio-gailuok merkaturatuta, 1 M€ inguruko salmentak espero dituzte 2020rako.

FESIA 2016an sortu zen, estimulazio elektriko funtzionaleko teknologia berri batean oinarritutako gailu medikoen bidez iktusa izan duten eta bestelako gaixotasun neuromuskularrak dituzten pazienteen bizitza-kalitatea hobetzeko, errehabilitazio-prozesuko etapa guztietan.

Aprobetxa ezazu inbertsio-aukera hau Capital Cell plataformaren bidez, eta, zure ekarpenari esker, askoz ere moldagarriagoa, eraginkorragoa eta bizkorragoa izango da errehabilitazioa!

43 egun besterik ez da geratzen inbertsio-erronda amaitzeko!

Animatu, eta hartu parte! 

Eskatu informazioa eta egin inbertsioa


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: